Bost ahizpa Aitor Arana idazleak (Legazpi, 1963) 2003 plazraturiko eleberria da, gazteei zuzendua.
LABURPENA
1. kapitulua
Amaia eta Leire ama-alabak dira. Leirek 15 urte ditu. Autoz doaz Araban barrena, Leirek oraindik ezagutzen ez duen aitonaren landetxera. Leirek ez du bere aitona ezagutzen, eta Amaiak ere urtetan ez du ikusi, Leirerekin haurdun geratu zenez geroztik zehatzago, aitonak haurdun zegoela jakindakoan etxetik bidali baitzuen. Leirek aitona ezagutu nahi du, baina Amaiak dio ez duela ezer galtzen aitona ez ezagutzeagatik. Leirek bere aita ere ezagutu nahiko luke, baina amak behin baino gehiagotan azaldu dio: aita margolaria zen, erretratuak egiten zituen, ama berarekin hasi zen harremanetan eta haurdun geratu zen. Gero desagertu egin zen aita. Ez daki beste ezer. Alabak gehiago jakin nahiko luke, baina ez dago besterik. Leire oso neska azkarra eta heldua da, eta bitxikeria gisa, zazpi urte baino ez zituela, amari lagundu zion erretzeari uzten.
Baina orain, esan bezala autoz doaz. Izan ere, Amaiak aitonaren gutun misteriotsu jaso zuen aitaren aldetik, eskatuz egun horretan bertan bere landetxera etortzeko, Amaiak oraindik ezagutzen ez duen landetxera, bakarrik etortzeko, eta ahazteko bion arteko ulertezin guztiak. Ez daki nolatan erosi zuen landetxea, bera gizon arrunta baitzen guztiz. Aizpuru herrira gerturatzen direlarik euria hasten du, gero eta biziago. Aizpuru herrira heldu eta hango taberna batera sartzen ira, pixa egitera. Andrearekin hizketan hasten dira, kafea eta muztioa eskatu ondoren. Andreak informatzen die landetxearen izena Aizpeberri dela, eta lau kilometro gorago dagoen Aizpea auzoan dagoela, auzoa baino pixka bat gorago. Bidea oso txarra da. Bere aita oso aberatsa izan behar dela dio, horrelako etxea erosi eta eraberritzeko. Eta gaineratzen du duela hogei minutu Amaiaren oso antzekoa den andre bat ere landetxe horri galdezka sartu dela tabernara. Abiatu egiten dira Amaia eta Leire berriz. Leire jakinminez dago, aitona eta orain etxea ere ikusteko irrikitan dago. Amaiak errepikatzen dio ez duela ezer galtzen aitona ez ezagutzeagatik.
2. kapitulua
Aizpurutik Aizpea auzorako bidean euria ari du etengabe, zuloz beteriko errepide batean gora. Ama madarikazioka hasten da bere aitaren aurka. Eta ia bide bazterrera ere doaz autoarekin. Zubi bat pasata, Aizpea auzora heltzen dira, lauzpabost etxe zahar hutsekin. Ederrak dira, hala ere, bazter haiek. Etxeak pasata, pista batean gora doaz, eta berehala harresi batera heldu, ate zabal batekin, txukun eraberrituta. Atea, kameraz zaindua nonbait, ireki egiten da. Lorategi karratu zabal bat agertzen da ama-alaben aurrean, eta etxe dotore bat, guztiz ederra, horren erdian. Ajuria-Enea dirudiela dio Leirek. Jauregia ematen du. Autoa gelditu eta etxezain bat agertu da, ongi etorria emanez. Etxezainak Leire ikusten du eta berehala ohartarazten dio Amaiari, Areitioaurtena jaunak (Amaiaren aitak) bakarrik etortzeko esan ziela. Amaiak garbi uzten du bere alabarekin etorri dela, eta bere alabarekin geratuko dela. Etxezainak men egiten du azkenean, Amaia guztiz haserre dagoela ikusita. Etxe barruan, luxua da nagusi: altzariak, zoruak, ... Egongela nagusian, emakume bat ikusten dute eserita. Pilar da, Amaiaren ahizpa nagusia. 18 urte ziren elkar ikusten ez direla, Amaiak etxetik 15 urte zituela alde eginda, orain 33 urte dituenez. Pilarrek agurtu egiten du, baina Amaiak urdanga esaten dio zakar. Pilarrek alabaren aurrean begirunea duki beharko lukeela dio, Pilarrek dio alabak ez duela berari dion gorrotoaren errurik, Amaiak zakar erantzuten dio, baina utzi egiten dio ahizpari Leireri musu ematen. Hirurak sutondoaren inguruan jarrita, disimuluz begiratzen diote elkarri, aspaldian ez baitute elkar ikusi. Etxezaina dator edari batzuekin. Anastasiori, hala deitzen den etxezaina, afaltzeko orduaz galdetzen dio Pilarrek. Denak iritsitakoak, eta Amaiak denak zein diren galdetuta, lau ahizpa eta neba direla dio. Nagusia ahul eta gaixo dagoelako ez da oraindik etorri. Beste auto bat etorri da. Nor ote da?, galdetu du Pilarrek. Amaiak dio: Ana bada zure taldekoa izango da, Garbiñe, ahizpa txikiena, bada, nire taldekoa.
3. kapitulua
Gaua jausi da Aizpeberri baserriaren inguruetan. Azken auto bat gerturatzen ari da, eta bapatean gelditu egiten da. Martxan hasten da berriz. Autoaren atzetik gizon bat, linterna batekin. Autoa lorategira sartzen denean, gizonak harresia inguratu, zuhaitz batera igo eta handik salto egiten du lorategi barrura. Ilun dago guztiz. Inork ez du ikusten. Etxea inguratu eta bi emakume ikusten ditu egongelan. Haien elkarrizketa aditu dezake inongo arazorik gabe. Bi ahizpa bikiak dira, bi ahizpa nagusiak, 40 urte ingurukoak, Pilar eta Ana. Amaiari buruz hizketan ari dira, nola izan den beti bihurria, beraiek etxea zaindu behar izan zutenean gaztetan, ama ospitalean zegoen bitartean; nola eduki zuen Leire berak bakarrik, aitarekin ezkondu gabe. Garbiñe ahizpa txikiari buruz ere ari dira, mespretxuz. Amaiak eta Garbiñek elkar ikusiko zuten azken 15 urteetan, Leire jaio eta gero, diotenez bi ahizpek. Hain zuzen ere, bi ahizpek batera alde egin zuten gurasoen etxetik, Amaia haurdun geratu zenean. Beraiek ere, Pilarrek eta Anak, alde egin zuten bost urte lehenago, aitaren tratu txarrekin nazkaturik. Ama izan da tratu txar horiei eutsi dien bakarra. Garbie eta Amaia haien logeletan omen daude. Afaria laster izango da. Ana bere logelara doa. Kanpoko gizona Anaren pausoak jarraitzen ditu etxean, lorategian zehar mugituz. Bere gela, argia piztu ondoren, zein den ikusten duenean, parean dagoen hodi batetik igo eta leihoa jotzen du eskuarekin. Anak gizona ikusten du, irribarrez. Leihoa irekitzen dio Ana, pozez. Anak ezagutzen du gizona, noski, Mikel da, bere maitale gaztea. Gizonak dutxa hartu nahi du. Laster afaria izango da eta Ana jaitsi beharko da. Inork ez du jakin behar gizona hor dagoela. Ahoan musu emanda agurtzen dute elkar. Lau ahizpak daude etxean, Pilar eta Ana, Amaia eta Garbiñe. Eta Leire, Amaiaren alaba. Agustin, lau ahizpen neba, ez da etorri.
4. kapitulua
Hamarretarako, lau ahizpak eta Leire Aizpeberriko egongelan daude, zain. Elkarri hitzik esan gabe, txorakeriaren bat kenduta. Anastasio sartu eta Agustin hamar t'erdietrako ez badator, hura gabe hasiko direla abisatzen die. Baina orduantxe, auto bat heltzen da, eta Anastasio etorri berriari harrera ematera doa. Pausoak entzuten dituzte eskailertan gora, eta egongelara iristean, Agustin ez, baizik eta emakume dotore bat ikusten dute. Emakumeak adeitasunez agurtzen ditu guztiak. Denak harrituta daude. Pilarrek nor den galdetzen dio etorri berrari, eta erantzuna hauxe, denak harrituta utziz: Agustina naiz. Hau da, Agustin transexuala da, eta emakume itxura du guztiz.
Neskameak, Nati izenekoa eta mutua dena, afaria dakar. Afari oparoa, zizka-mizka ugari lehenbizi. Denak daude mahaiaren inguruan eserita, bost ahizpa (Agustinarekin bost ahizpa dira) eta Leire. Hizketan hasten dira: aitaren lotsagarrikeria afarira ez azaltzeagatik aipatzen du batek, galderak Agustinari sexu-ebakuntza egin ote duen, ... Agustina da berritsuena, kontatzen du nola aitaren jarrera bortitzak behartu zituen lau ahizpak eta bera ere etxetik alde egitera. Garbi uzten du, gainera, bera ez dela etorri bere bizitzaz edo egoeraz hitz egitera, aita zaharrak zer esan behar duen entzutera baizik. Pilar eta Anari sugegorriak direla dio, anai-arreba txikiei ama ospitalean zegoela eman zien tratuagatik. Garbi uzten du bera transexuala dela, ez homosexuala edo trabestia.
Nati sartzen da plater handi batekin, tapatuta. Haragia da. Nahi ez duenarentzat, arraina ere badago. Platera mahaiaren erdian utzira, sardexka bat mahaitik behera botatzen du nahita, erori zaiolako itxurak eginez, eta hura hartzera doanean, paper idatzi bat uzten du Amaiaren izterren gainean, inor konturatu gabe. Amaia isil-isilik geratzen da. Gero, plater handiari tapa kendu eta ... txerriki pusken erdian, txakur handi baten burua agertzen da. Denak altxatu dira, izututa, nazkaz, eta baten bat botaka egiteko gogoarekin. Inork ez du jan nahi txerrikia, txakur burua hor erdian jarrita. Agustinak lasaitzeko esaten die, aitarengandik edozer gauza espero daitekeela eta, eta berak bai jango duela inguruko txerrikia. Beste guztiek arraina jaten dute. Bitartean, Amaia altxatu egiten da eta Natiren ezkutuko oharra irakurtzera doa komunera: bertan dio Leire afaria bukatu baino lehen hortik ateratzeko. Harriturik, zer egin ez dakiela geratzen da. Afarira itzultzen da eta Leire poz-pozik ikusten du, etxeko gertakariekin entretenituta. Postre goxoak jaten dituzte. Eta berehala. Anastasiok lagunduta, aita eta ama, bost ahizpen gurasoak sartzen dira. Aitona serio, ama gurpildun aulki batean, begirada galdurik. Denak daude isilik, Aitona haien artetik pasatzen da, haien itxurak aztertuz bezala. Bat-batean, Agustinaren aurka jotzen du. Agustin deitzen dio noski eta gizon bezala jokatzeko afintzen dio. Agustinak erantzun egiten dio, irmo, baina aitak zakar erantzuten dio. Amaiaren aurka, Leire ekartzeagatik, eta Pilarren aurka ere, gizonzalea izateagatik, hitz gogorrak esaten ditu. Mespretxuz tratatzen ditu denak. Isilik daude orain denak. Eta aita denak biltzearen arrazoia azaltzen hasten da ... Minbizia duela dio eta laster hilko dela. Duela hilabete batzuk dirutza irabazi zuen loterian eta horrekin erosi zuen etxea. Ama ospitale psikiatrikotik atera zuen eta etxera ekarri, nahiz eta esan garbi ama izan dela berari kalte gehien egin diona bizitzan. Amaiak erantzuten dio hori ez dela horrela, bera izan dela amari tratu txarrak eman dizkiona. Aitak orduan garbi essaten die guztiei: bera ez dela haitako inoren benetako aita, ama gizonzalea zela eta denek aita desberdinak dituztela, etxetik pasatako gizonak denak. Gaineratzen du ironikoki, ahizpen artean ere badagoela baten bat amaren joera horri jarraitu diona. Eta inportanteena bukaerarako uzten du: gau horretan bertan bere buruaz beste egingo duela, gaineratuz bera ez dela izango hilko den bakarra. Pistola atera eta emazteari bi tiro ematen dizkio. Denak zur eta lur geratzen dira, Garbiñe oihuka. Eta gero dio agureak: bere herentzia jasoko du, astelehen bitartean, beste guztiak hilda, bizirik geratzen den alaba, beraz Agustin (edo Agustina) kenduta, bere sexu joerarekin nazkatuta, herentziatik kanpo utzi duelako. Horregatik jarri du herentzia jasoko duena bizirik geratzen den alaba izan behar dela. Anastasio benetan abokatua dela gaineratzen du, eta astelehen goizerako herentzia nori dagokion zehaztuko duela dio. Eta besterik gabe, pistola bere lokian jarri eta tiro egiten du. Denak harriturik daude, Garbiñe oihuka. Eta bapatean, Anastasiok korrika ale egiten duela ikusten dute. Agustina, Amaia eta Leire haren atzetik doaz. Anastasio auto bat hartzen du, Agustina, Amaia eta leire beste auto batean haren atzetik. Zubi txikira heltzen direnean, urak gainezka egiten du. Poliki, Anastasiok igarotzea lortzen du. Besteen autoa atzetik doa, baina gelditu egiten da. Anastasiok eskuetan duen gailu bateko botoi gorri bat sakatu eta zubia lehertarazi egiten du, Agustina, Amaia eta Leire bestealdean utzirik.
5. kapitulua
Ana eta Pilar etxean daude, jangelan, gurasoen gorpuekin batera. Garbiñe ere haiekin dago, negar eta negar. Poliziari deitzea ezinezkoa da, koberturarik ez dagoelako. Gorpuak dauden bezla uztea erabakitzen dute, astelehenean edo Anastasio itzuli eta polizia heltzen denean, horien ardura har dezaten. Ana bere gelara doa, lotara. Auto bat iristen da eta bozina jotzen du, harresiko atea ireki diezaioten. Amaia, Agustina eta Leire dira. Garbiñe doa atea irekitzera. Etxera sartu eta Leirek dio etxean gerattzen ari dena Agatha Christieren Hamar Beltx eleberriaren antzekoa dela. Pilarrek gaineratzen du diferentzia bat bdagoela: eleberrian pertsonaiak hiltzen dfoaz banan banan, baina ziurtzat jotzen du Aizpeberrin inor ez dela hilko.
Bitartean Ana bere gelan dago, Mikelekin. Gertatutakoaren berri ematen dio. Mikelek dio berak hilko dituela guztiak, Ana harrituta utziz, Ana ez bailitzateke gauza izango. Gainera Anak dio agian dena gezurra dela, dena izatea bere aitaren tranpa bat elkar hiltzeko eta herentziarik ez izatea, dirutza loterian irabaztearena ere gezurra izan daitekeela dio. Azkenean, deus ere ez egitea erabakitzen dute, eta lotara doaz.
Beraien logelan, Amaia eta Leire eztabaidatzen ari dira. Leirek etxeko bibliotekara jaitsi nahi du, Hamar Beltx liburua bilatu eta irakurtzeko. Amak esaten dio gelan geratzeko, egoera ikusita. Neskak itxuraz amore ematen du, baina amak lo hartzen duenean, isil-isilik irakurgelara jaisten da, baina hara iritsi eta Agustina irakurtzen ikusten du, zein liburu eta berak bilatzen duena. Liburua edizio zahar bat, ingelesez dago. Azkenean, Leireri ematen dio liburua. Leirek galdetzen dio ea, liburuan bezala, beraiek ere hilko dituzten. Agustinak dio gorroto asko dagoela ahizpen artean, eta ez litzatekeela harrituko elkar hilko balute. Kontatzen du aita oso gaizki portatu zela beraiekin. Mozkorra etortzen zen etxera, janaririk ez zegoen, ama ospitalean, Pilarrek eta Anak, ahizpa negusiek, bera, Amaia eta Garbiñe gaizki tratatzen zituzten. Elkar gorrotatzen duten bi talde osatu ziren: Pilar eta Ana, eta Agustina, Amaia eta Garbiñe. Eta egun, Pilar eta Ana elkarren aurka dabiltza, arrazoi ezezagun batengatik.
Nati esnatu egin da gauean, Leire eta Agustina behean hizketan ari diren bitartean. Norbait dago bere gelan, argia piztera doala, tiro egiten dio norbaitek bularrean,, isilgailua jarrita. Nagusiak bere burua eta emaztea hiltzeko erabilitako pistola berdinarekin. Leire eta Agustina, zer gertatu den jakin gabe, euren logeletara doaz, eta adeitsu agurtzen dute elkar.
6. kapitulua
Goizean Ana jaiki eta Natiren gorpua aurkitzen du sukaldean. Izututa, garrasika hasten da eta logeletan ate joka hasten da besteak esnarazteko. Sukaldera jaisteko esaten die. Denak jaisten dira, txabusinaz edo pijamaz jantzirik, eta sukaldean ikuskizun makabroa ikusten dute: mahai zabalean gosaria prestaturik dago guzti-guztientzat, txukun-txukun eta oparo, eta mahaiaren erdian Natiren gorpua, luzean jarrita. Izuturik daude denak. Gorpua jangelan, gurasoen gorpuekin batera jarri baino lehen, arretaz ikusten du Agustinak eta bularrean eman dizkioten bi tiroak ikusten ditu. Gorpua jangelara eramanda, han aitak utzitako pistola ez dagoela ikusten dute. Beraz, baten batek pistola hura hartu eta Nati hil zuen, eta ziurrena han daudenetako bat izan zen hiltzailea, Leirek pentsatu baina esan gabe baina Agustinak argi eta garbi esaten duenez azkenean. Garbiñe dardarka hasten da, Amaiak bere gelara joateko esaten dio, baina Leirek dio hobe dela denak elkarrekin egotea.
Natiren gorpua jangelan utzita, inork ez du horko mahai makabro horretan gosaltzeko gogorik. Eta egongelako mahai txiki batean denen artean prestatzen dute gosari txiki bat, jangelan prestaturiko gosari handia zaborretara bota ondoren. Euria ari du goian behean. Gosarian hizketan hasten dira: Nati zergatik hil du hiltzaileak? lekukorik ez uzteko, besteak hiltzen dituenean? jakina da geratzen den azkena hiltzailea izango dela, baino kanpoko laguntzailerik badu? eta benetan herentziarik ez badago? etxean beste inor badago, hiltzailea izan daitekeena, herentzia jaso behar duena hilzeko? (hori galdetzean beraien artean, Ana beldurrez, Mikel dela eta); Leirek arrazoizko argudioak ematen ditu beti galderak erantzuteko, baina Anak mespretxatu egiten du. Etxea arakatzea erabakitzen dute, pistak aurkitu eta bide batez argindarraren dinamoa aurkitzeko, argirik gabe gera ez daitezen. Bi taldetan banatzen dira: Ana, Pilar, alde batetik; beste guztiak, beste batean. Dinamoa aurkitzen dute, erregai nahikorekin. Elkarrekin bazkaltzen dute. Pilar eta Ana, siestara doaz, eta Anak ezkutuka eraman du janaria Mikelentzat. Egongelna, Leire Hamar Beltx liburua irakurtzen du. Beraiek bizi duten egoera liburuan azaltzen denaren antzekoa da, baina pertsonaiak guztiz desberdinak. Telebista ikutsen dute: dokumental bat, zebra talde bat urduri, lehoiaren beldurrez. Leireri haiek bezala daudela iruditzen zaio.
7. kapitulua
Ana siesta egiteko heltzen da bere gelara, baina han ez du Mikel, bere maitalea, aurkitzen. Non ote dabil? Pentsatzen hasten da. Mikelek denak hil eta herentzia bien artean banatzea begi onez ikusten du alde batetik, baina gero nola biziko da hiltzaile baten ondoan? Pentsamendu horietan mugildurik, lo hartzen du.
Non dago Mikel, orduan? Mikel Pilarren logelan dago, harekin larrua joatzen. Pilar gelara sartu denean, han aurkitu du. Izutu egin da, baino Mikelek azaldu dio nor den: Anaren maitalea, baino Anaren epelkeriaz nazkaturik beragana doa. Pilar guztiz seduzituta dago Mikelen hitzekin, azkarra eta liraina, eta berarekin oheratzen da.
Ana lo dagoela, pertsona bat sartzen da bere gelara eta bi tiro egiten dizkio, Natik hil zuten pistola isilgailudun berdinarekin.
Pilar esnatu egiten da. Mikel ez dago bere ondoan. Anaren logelara doa, eta ahizpa hilda aurkitzen du. Ez du sentitzen ahizparen hilketa, pozik dago. Bizitzan zehar beti kendu dizkio maitaleak Anari eta orain ere hala izan da. Orain, gainera, aberatsa izango da, Mikelen planari esker. Zeren, hori garbi ikutsen du, Mikelek hil du Ana.
Larritasunezko itxurak eginez, sukaldera jaitsi eta berria ematen die besteei. Han denak daude elkartuta. Gelara igo eta egiaztatu egiten dute hilda dagoela. Amaiak eta Agustinak estaen diote garbi dagoela bera dela hiltzailea, beraiek beti elkarrekin egon direlako, eta gainera argi dago Pilarrek Ana gorroto zuela. Pilarrek dio bera ez dela izan, egon daitekeela beste bat etxean, agian Anastasio itzuli da edo auskalo. Bere gorputza eta gela arakatu egiten dute, pistola bila, eta ez dute aurkitzen. Esaten diote hemendik aurrera beti egongo dela beraiekin, eta ez dela inora joango bakarrik. Anaren gorpua beste gorpuekin batera jartzen dute, jangelan. Sukaldeko janariak egongelara eraman eta han jaten dute, telebistara begira.
8 kapitulua
Denak, Mikel ezik noski, egongelan daude, telebistari begira. Pilarrek ez daki Mikel ganbarako gela txiki batean dagoela, besterik gabe etzanda. Halako batean, Garbiñek dio komunera joan nahi duela, tripak nahastuta ditu eta. Adostu bezala, baten batek joan behar du berarekin, baina Garbiñek dio lotsa ematen diola kaka egitea norbait ondoan duela. Pilarrek proposatzen dio egongelan dagoen kanpaitxoa eskutan eramatea eta zerbait gertatuz gero, kanpaia jotzeko. Ideia ona iruditzen zaie guztiei eta hala egiten du. Garbiñe eskaileretan gora doa, argi guztiak piztuz, itzalen beldur balitz bezala. Azken pisuraino doa, ganbarara. Mikelek pausoak adiotzen ditu eta bere atea zabaltzen du pixka bat. Garbiñe ikusten du. Neskak kanpaitxoa uzten du lurrean eta ganbarako gela batera sartzen da. Leihora gerturatu, ireki egiten du eta inguru zabalera begiratzen du. Begiak itxi egiten ditu, eta halako batean bere burua botatzen du aurrera. Seko hiltzen da. Mikelek eszena ikusi eta ikaratu egiten da, baina aldi berean poztu ere bai. Bat gutxiago hiltzeko.
Behean, erorketaren zarata entzun, kanpora atera eta Garbiñeren gorpua ikusten dute, hilik. Guztiak elkarrekin daude, beraz, etxean dagoen beste pertsona batek hil du, eta bere burua bota. Gora abiatzen dira kanpaitxoa bilatzera, eta Garbiñek utzi duen lekuan ikusten dute, ondo jarrita. Garbiñek besteren batekin borroka egin ez duela argi dago. Amaia nahiko jota dago Garbiñeri gertatu zaionagatik, beti dokakabea izan dela dio, eta damu da harekin azken urteotan harreman handiagoa eduki ez izanaz. Halako errukia ikusita, Pilarrek pentsatzen du agian berak eta Anak ez zutela ondo jokatu ahizpa txikiekin, haiengan berarekiko gorrotoa baino ez baitu ikusten. Baina pentsamendu hori berehala ezabatzen du burutik: indartsuenaren legea da aplikatu behar dena, beti izan zen hala gurasoen etxean eta orain ere bai. Beherantz doaz.
Egongelara doaz denak. Pilar txanpaina edaten hasten da. Katiluka eta platerak, nonnahi. Amaia eta Agustina txikitako jolasetaz hitz egiten. Pilar, mozkortuta ja, ergelkeria horiek alde batera utzi, eta Leireri egia esan beharko lioketela dio. Ez dela egia, bere aita pintorea zela, eta Amaia abandonatu egin zuela. Leireri esaten dio bere ama hilda dagoela. Eta Leire zur eta lur geratzen da. Amaiak eta Agustinak isiltzeko esaten diote, baino berak jarraitu egiten du. Pilarrek aurrera jarraitzen du, mozkorrak ematen dion ausardiak animatuta: Leireri esaten dio bere benetako ama Garbiñe zela, ezezagun batek bortxatu egin zuela gaztetik, aitak bidali zuela etxettk, eta Amaiak hartu zuela umea. Agustinak esaten dio haserre hildakoen borondatea errespetatzeko. Pilarri bost axola. Mozkorturik, bere gelara doa. Bakarrik. Mikel ez dago gelan. Hobeto, pentsatzen du. Biharmunea ikusiko du. Lo hartzen du.
9 kapitulua
Leire minduta dago amarekin, bere benetako istorioa ezkutatu diolako. Amak ulertzeko eskatzen dio, maitasunez. Eta kontatzen hasten da, ...
Garbiñe 18 urte zituela bortxatu zuten, Amaiak baino urtebete gehiago. Lehen beldurtia zen, etxeko giroaren eraginez, eta gero are eta mesfidati eta urduriago bilakatu zen. Aitak etxetik bidali zuen, eta Amaiak Gerbiñerekin joan zen. Gela bat alokatu zuten ostatu batean, Bilbon. Miseria gorrian egon ziren, garbiketa lanetan bili ziren, eta Gaebiñek ez zuen nahi haurra, abartatu nahi izan zuen, baina ez zuten dirurik. Haurra hilko zuela ere esaten zuen. Haurra baino lehenxeago, Amaiak lana lortu zuen fabrika batean, eta soldata hari esker aurrera ziren bi ahizpak eta umea. Baion Garbiñek esan zuen joan nahi zuela kanpora, eta umea Amaiarekin utzi edo bestela komenturen batean utziko zuela. Leire Amaia ama balitz bezala erregistratu zuten azkenean. Garbiñek esan zion Amaiari hitza eman behar ziola inoiz ez ziola esango umeari zein zen bere benetako ama. Baina orain alperrik da, Pilarrek dena agerian utzi duelako. Amaiak dio Pilarrek esan duela, zapuztuta dagoen emakumea dagoelako, aitaren eraginez, eta horregatik dabilela beti gizon gogoarekin, Ana zena bezala, eta hari maitaleak kenduz. Garbiñeren ahotik jakingo zuten haiek istorioa, ospitale psikiatrikoan egon zenean, bisitatu egiten zutelako.
Amaiak istorioa kontatu ondoren, Amaia eta Leire besarkatu egiten dira, maitasunez. Amaiak hitz ematen dio ez diola ezer ezkutatuko. Oso berandu da, goizaldeko hirurak. Amaia larri dago bere ohean, badakielako bere hitza, ezer ez ezkutatzearena, ezingo duela bete.
Igande goiza. Euria barra-barra. Dena isil dago, kanpoan nahiz barruan, denak ohean daudelako. Berandu goizean, Agustinak Amaiaren atea jotzen du. Amaiak esaten dio Leirek ondo hartu duela bere benetako istorioa, onartu egiten duela gertatutakoa. Amaiak galdetzen dio ea sexu aldaketarako operazioa egina duen ala ez, baina Agustinak ez du gai horretaz hitz egin nahi. Beste zerbaitetarako etorri da: ihes egitea proposatzen dio Amaiari.
Leire jaikitzen denean, ihesaldia nola egin pentsatzen hasten dira, hiruron artean. Oinez edo autoz, uholdearekin hazitako erreka nola pasa, ... Pilar beraiekin joan behar den ere bai. Hiltzailea da edo ez? Leirek hirurak etxean geratu elkarrekin egotea proposatzen du. Horrela bizirik aterako dira, baina Agustinak dio horrela herentzia beste batek jasoko duela. Sotora doaz, argindarra ematen duen dinamoa nola dagoen ikustera, argindarra galtzeko beldurrez baitaude. Bitartean, Mikel ganbarako bere gelatik Pilarren gelara jaitsi eta biluzik sartu zen Pilarren ohera eta harekin larrua jo behin eta berriz, biak gozamenez ahituta geratu arte.
Denak berriz ree egongelan bildurik, Pilar barne. Eztabaidan hasten dira. Amaiak hltzailea Pilar dela pentsatzen du eta hala adierazten dio Pilarri, esanez hari lasaiegi ikusten duela. Haserre, Pilar egongelako giltza hartu, atea ireki, atera, berriz ere itxi, eta bere gelara doa. Gorako bidean, Mikelek Amaia lehenbailehen hil beharko lukeela pentsatzen du. Egia esan, gorroto du, beste ahizpa guztiak bezalaxe. Baina azkenean, bere logelara joan ordez, irakurgelara doa. Liburu batzuk hartu, eta bere logelara abiatzen da. Logelara sartzera doala, ahots batek deitzen diola aditzen du. Jiratu eta bi tiro hartzen ditu. Hiltzailea eskaileretan gora doa.
Bitartean, igande arratsalde osoa elkarrekin pasatzen dute Agustinak, Amaiak eta Leirek. Kartetan jolastu, telebista ikusten. Afari hotza prestatzen dute. Pilarren bila doaz, afaltzera etor dadin. Eta hilik aurkitzen dute. Badakite beraz orain, ezezagun bat dabilela etxean. Beldurrez, hiltzailea hortik ibiliko ote den, egongelara itzultzen dira korrika. Gaua egongelan bertan pasatzea erabakitzen dute, biharamunean etortzekoa den Anastasioren zain.
10:30tan argia itzali egiten da. Argindarra bukatu da. Dinamoa hondatu da edota norbaitek itzali du? Bat-batean egongelako atean danba-danba hasten da norbait. Gero eta bortitzago. Hortik alde egin behar dute eta leihotik ateratzea erabakitzen dute. Lorategira doaz eta autora sartzen dira. Atertu egin du. Arrankatu eta azeleratu egiten dute. Etxetik atera da hiltzailea, Mikel da noski, eta lasai dago, ziur biatago atetzarra ezingo dutela pasa. Baina burdinazko hesiaren kontra jo eta handik pasatzea lortzen dute, argiak eta aurreko kristala puskatzen bazaizkie ere. Mikel Pilarren gelara doa korrika bitartean, Pilarren autoko giltzak hartzera. Haiek harturik, Pilarren autoa hartu eta hiru emakumeen atzetik abiatzen da. Lasai doa, badakielako, zubia suntsituta, auzoko etxe bakanen batean ezkutatuko direla. Badaki eguru gainera elizan ezkutatuko direla. Aizpeako etxeetara iristen denean, Amaiaren kotxe aurkitzen du, etxeetatik urrun, despistatzeko. Horren gurpilak zulatzen ditu. Elizara abiatzen da. Bi minutu lehenago, hiru emakumeak sartu dira hara. Eliza arrunta da, koroa, ganbara eta kanpandorrea dituena. Mikel goraka doa, pistola eskutan prest. Halako batean bi linterna pizten dira bere aurrean. Itsuturik gertazen da, eta Amaiak barrabiletan sekulako ostikoa ematen dio. Mikel lurrera erortzen da. Baina azkar erreakzionatu eta beste kolpe bat eman diezaioten baino lehen bi tiro botatzen ditu linternak dauden aldera. Amaia erottzen da hilik, bihotzean tiro batek jota. Mikel altxatu egiten da, barre egiten du. Bat eta huts, dio pozik, partida batean bailiran. Beste emakumearen bila abiatzen da, Agustinaren bila. Baina zutabe baten ondotik pasatzean, Agustinak ohol batekin kriston ostia ematen dio buruan eta konortea galduta jausten da lurrera. Agustinak haren gerrikoa hartu eta eskuak lotzen dizkio.
Agustina Amaiaren gorpua dagoen aldera doa. Bere gorpuaren ondoan, auhenka hasten da eta gorpua besarkatzen du. Gorpua han utzi eta Leireren bila doa. Kanpandorrean dago, ezkutaturik. Egia esaten dio: hiltzailea lotuta duela, baina ama hil dela. Leire atsekaturik dago zeharo. Besarkatu egiten du Agustina. Leirek dio bere amaren gorpua ikusi nahi duela.
Gorpua ikusi eta han bertan uztea deliberatzen dute. Mikelengana doaz, eta altxarazi egiten dute, konortea berreskuraturik. Sakristian uzten dute giltzapean. Leirek esaten dio ez duela jauregira lotara jona nahi. Bere bizitzako egunik okerrenak bizitu ditu hor eta ez du itzuli nahi. Atera egiten dira, eta han inguruko etxe batera sartzen dira leihotik eta hango ohe batean egiten du lo.
Goizean esnatzen dira. Zerua garbi dago. Paiasai zoragarria da. helikoptero bat agertzen da. Jauregirantz doa. Autora doaz, beraiek ere jauregirantz. baian gurpilak zulatuta dituenez, Mikelengana doaz eta Pilarren autoko giltzak eskatzen dizkiote. Jauregira iristerako, helikopteroak lurra hartu du. Anastasio dago lorategian. Anastasiok Mikeletaz galdetzen du. Leirek eta Agustinak ez dakite nor den, baina sakristian loturik uzti duten hiltzailea dela ondorioztatzen dute. Anastasiok irribarre egiten du, ikusita bizirik geratu diren bakarrak bi horiek direla. Testamentua dakar. Eta testamentuak dio herentzia bizirik geratzen den alabarentzat dela, baina Agustina ez da alaba, Agustin baino. Anastasiok jakin nahi du gizon izaten jarraitzen duen, ea sexu aldaketarako operazioa egina duen. Eta Agustinak aitortzen du: gizona da oraindik. Anastasio pozik dago, ze kasu horretan herentzia beretzat dela dio testamentuak. Baina Agustinak dio ezetz, Leire ere laba dela, Areitioaurtena jaunak, bere aitak alegia, izan zelako, Garbiñe bortxatu zuena. Eta beraz, Leire bere alaba dela. Dio gainera, bere aitak Amaia ere bortxatu zuela adi berean, mozkortuta etorri zen egun batean. Eta geroago ere saiatu zela, eta horregatik egin zutela etxetik alde. Anastasio harri eta zur geratzen da. Agustinak esaten dio bere pilotoari agindu behar diola beraiek Aizpurura eraman eta testamentua berari emateko. Anastasiok ezin du ezer egin, onartu baino.
12 kapitulua
Anastasiok emakumeen autoa hartu eta Aizpeako elizako sakristiara doa, Mikel askatzera. Mikelek dio emakumeen atzetik joan behar dutela, haiek hil behar dituztela. Anastasiok bi zaplasteko ematen dizkio. Mikel bere anaia da, kartzelatik atera berria eta harekn egin zituen planak ahizpak hiltzeko. Eta gauzak agindu bezala ez egin eta ondorioz herentzia galtzeagatik kriston bronka botatzen dio. Bronka botatzen dio Anarekin ligatu eta harekin eta bere ahizparekin oheratzeagatik, eta denak lehen gauean ez hiltzeagatik. Ihes egin beste irtenbiderik ez dute. Helikopteroko pilotoari deitzen dio haien bila joan dadin.
Bitartean, Aizpurun jakinmina da nagusi bizilagunen artean. Ertzainak bidean daude, kasua ikertzeko. Leire eta Agustina bapo gosaltzen ari dira hango tabernan, pozik. Leirek esaten dio Agustinari sexu-aldaketarako operazioa berak ordainduko diola.
AMAIERA
Ahizpak: Pilar, Ana (bikiak), Amaia eta Garbiñe. Tartean Agustin, transexuala (Agustina). Leire, Amaiaren alaba (benetan Garbiñeren alaba da).
Beste pertsonaiak: Anastasio, ahizpen aitaren etxeko zaindaria eta abokatua. Plana egiten du herentziarekin geratzeko, Mikel anaiarekin. Mikel bere anaia da, hildako guztien hiltzailea (Garbiñe ezik, suizidatu egiten baita).
Hiltzeko ordena: ahizpen aitak emaztea hiltzen du, gero bere buruari egiten dio tiro. Mikelek hildakoak: Nati neskamea, Ana, gero Garbiñe suizidatu, gero Pilar, eta azkenik Amaia.
Tokiak: Aizpuru herria, Aizpea auzoa eta bien artean zubia.
Loturiko artikuluak
Eurokrazia eta eurokratakEurokrazia Europar Batasuneko politikari eta funtzionariek, eurokratek alegia, euren eskumenen bitartez lortzen duten botere instituzionala da, nazioko politiken gainetik. Bereziki adiera gaitzesgarrian erabiltzen da, eurokratek osatzen duten burokraziari…
Kognazioa eta kognatuakJatorrian zuzenbide erromatarrean garaturiko kontzeptua, baina egun antropologian ere erabiltzen dena, kognazioa edo ahaidetasun kognatizioa emakume baten amatasunetik garatzen den ahaidetasuna da. Kognatuak dira emakume batengandik garatutako ahaidetasun-zuhaitzean…
bost xentimoko pupua eta hamar xentimoko trapuaTxikikeria batengatik konponbide, kexa edo zalaparta handia egiten denean adierazten dena. Aldaerak Erreal biren pupua ta bi pezetaren trapua. Bi sosen pupua eta ontzako baten trapua. Txakur aundi…