Boltxebikeak


KategoriakHistoria

1917ko iraultzaren aurreko Errusian, boltxebikeak Lanaren Alderdi Sozialdemokratikoaren 1903ko kongresuan izandako zatiketaren bi fakzioetako bat ziren; besteak mentxebikeak izanik. Mentxebikeak sozialdemokrazia baten aldekoak eta biolentziaren aurkakoak ziren bitartean, boltxebikeak, Vladimir Lenin-en zuzendaritzapean, ezker muturrean kokatu eta 1917ko Iraultzaren ondoren garatutako marxismo gogorra garatu zutenak izan ziren. Mentxebikeak ez bezala, burgesiaren elkarlanean aritzearen aurkakoak ziren, eta iraultza gogorraren aldekoak, mentxebikeek aldezten zuten aldikako aldaketaren aurkakoak. Boltxebike eta mentxebike izenak errusierazko bolshevic, "gehiengoa", eta menseviki, "gutxiengoa", terminoetatik datoz; boltxebikeak hasiera batean gehiengoa zirenez mentxebikeen aldean. Bi fakzioen arteko erabateko haustura 1912an izan zen, boltxebikeek Errusiako Alderdi Komunista sortu zenean. 1917ko lehen iraultzan, ordea, boltxebikeak ez zuten mugimenduaren gehiengoa osatzen, baina antolatuagoak eta irmoagoak izan ziren, eta azkenean boterea eskuratzea lortu eta Sobietar Batasunaren agintean jarraitu zuten 1991ra arte. Boltxebismo izenez ezagutzen da haien ikuspegi marxista gogorra, Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistan ofiziala izan zena; hortik, hedaduraz, ezker muturrekoa, kritikoa eta erradikala den pentsaera eta jokaerak izendatzeko ere erabili da, era gaitzesgarrian.1

Ikus, gainera

Erreferentziak

1.
Kush S. Bolshevism. In: Encyclopaedic Dictionary of Political Science. ; 2003:66-68.
275 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.