Hizkuntzalaritzan, disjuntzioa edo hautakaritza bi aukera edo gehiagoren artean bat hautatu beharra eta besteak baztertzea adierazten duen proposizioa da, adibidez, "gaur arratsaldean mendira edo hondartzara joango gara" esaldian…

Bokatiboa edo deikia norbaiti deitu edo haren arreta jasotzeko erabiltzen den hitz edo hitz-multzoaren funtzioa da, hizkuntzaren funtzio apelatiboaren baitan. Adibidez, "Ama, ekarri ogia mesedez" esaldian, "ama" hitzak bokatiboaren funtzioa betetzen du, ama den pertsonak arreta jartzea duelako helburu.
Euskaraz, bokatiboa edo deikia a mugatzailearekin edo gabe jar daiteke, Euskaltzaindiak emandako arauaren arabera. Hartara, "Kaixo, lagun!" eta "Kaixo, laguna!" esaldi biak lirateke zuzenak. Bestalde, bokatiboa beti komaz berezia joan behar da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.