Bokatiboa edo deikia norbaiti deitu edo haren arreta jasotzeko erabiltzen den hitz edo hitz-multzoaren funtzioa da, hizkuntzaren funtzio apelatiboaren baitan. Adibidez, "Ama, ekarri ogia mesedez" esaldian, "ama" hitzak bokatiboaren funtzioa betetzen du, ama den pertsonak arreta jartzea duelako helburu.
Euskaraz, bokatiboa edo deikia a mugatzailearekin edo gabe jar daiteke, Euskaltzaindiak emandako arauaren arabera. Hartara, "Kaixo, lagun!" eta "Kaixo, laguna!" esaldi biak lirateke zuzenak. Bestalde, bokatiboa beti komaz berezia joan behar da.
Erreferentziak
 
Loturiko artikuluak
- 
Funtzio fatikoa- Hizkuntzalaritzan, funtzio fatikoa, erlazionala edo harremanetakoa komunikazioa abiarazi, bukatu, eten eta hitz beste egiteko hizkuntzaren funtzioa da, Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) proposatutako hizkuntzaren sei funtzioetako bat. Adibidez, "zer… 
 
- 
Funtzio poetikoa- Funtzio poetikoa Roman Jakobson hizkuntzalariak (1896-1982) eman zituen hizkuntzaren sei funtzioetako bat da. Haren arabera, funtzio poetikoa mezua asmo estetiko edo artistikoarekin eratzen denean betetzen da, alegia mezua… 
 
- 
Funtzio deitzailea (funtzio apelatiboa, funtzio konatiboa)- Hizkuntzalaritzan, funtzio deitzailea, funtzio apelatiboa edo funtzio konatiboa pertsona (edo animalia) baten atentzioa erakarri eta harengan erreakzio sorrarazteko hizkuntzaren funtzioa da. Adibidez, honako esaldi hauetan islatzen da: "etorri…