Gizapedia

Giza · Gizarte · Zientziak

Bokalak

Bokalak ahots-korden bibrazioz sortzen diren fonema edo soinuak dira, airearen irteerari traba jartzen ez diotenak, aireari traba egiten dioten kontsonanteak ez bezala. Irudian erakusten den hiruki bokalikoaren arabera, bokalak bereizten dira

  • irekiduraren arabera (ardatz horizontala): bokal itxiak (i eta u) mingaina ahosabaitik oso gertu dagoenean, eta bokal irekiak (a) , mingaina ahosabaitik urrun dagoenean, ertainak e eta o izanik;

  • ahoskatzen diren gunearen arabera (ardatz bertikala): atzekoak (o, u), mingaina ahosabaiaren atzealdearen parean jartzen denean; zentralak (a), mingaina ahosabaiaren erdiaren parean jartzen denean; eta aurrekoak (i eta e), mingaina ahosabaiaren aurrealdean jartzen denean. Ikus, gainera

  • Bokalismoak

182 hitz

Irakurleari

Artikulu bat eskatu

Erabili galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun.