Boikota


KategoriakSoziologia

Harreman politikoetan, boikota agente batek beste batekin dituen harreman politiko, ekonomiko eta sozialak hautsi eta agente hori isolatzea da, boikotatzen denari presio eragin eta boikotatzaile edo boikot egiten duenaren eskaerak eta baldintzak onar ditzan. Halaber, boikota ohikoa da enpresariaren aurka borrokan diharduten langileen artean enpresariaren aurka (adibidez, enpresariak ekoitzen dituen produktuak ez erosteko deia eginez) eta gizarte zibileko sektore baten baitan boteredun eragile baten aurka. Orokorrean boikota legezkoa den arren, legeak muturreraino eramaten ditu, boikotatzen den eragilearen jokabidea aldarazteko. Batzuen arabera ordea, konspirazioarekin loturiko jokabidea da, eta beraz gaitzesgarria; beste batzuentzat berriz, aktibismoren zilegizko tresna da, desobedientzia zibilaren parekoa. Boikot terminoa XIX. mendearen bukaeran Irlandako lurjabe handi baten aurka nekazariek aurrera eraman zituzten protestetatik dator, Boycott izeneko lur administratzaileak haien erreibindikazioei muzin eginda, nekazariek hari deus ere ez saltzea zein ez erostea erabaki zutelarik, presio-neurri gisa. Gerora, maiz erabilitako protesta modua izan da; adibidez, Mahātmā Gandhik ingeles produktuei boikota egiteko deia aldarrikatu zuen 1915ean ingeles kolonialismoaren aurka; azkenean 1947an eskuratu zuen Indiak Britaniar Inperiotik independentzia.

259 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.