Paisaia toki batean sumatu, ikus, eraldatu eta zaindu egin daitekeen ingurune natural eta soziala da, naturak sortutakoa eta gizakiak moldatua. Ohikoa da paisaia irizpide estetikoekin baloratzea (turismoaren eraginaren…
Bocage Europako Atlantikoko kostaldean, hala nola Galizian, kantauri isurialdean, Bretainian, Normandian, Inglaterran eta Galesen ohikoa den nekazaritza paisaia da, lursail itxien paisaiaren aldaera gisa, mendi eta muinoetan zehar partzela edo soro txiki eta irregularrek osatzen dutena, hesi, zuhaitz eta landaredi basatiko zerrendek banatuta eta bide sare nahasi batez loturik. Nekazaritza eta larre erabilerak konbinatzen dituen paisaia da, modu bateratuan gainera, nekazaritzan ganaduarentzako laboreak hazten baitira maiz, eta ganaduaren ustiapenak ongarri organikoa ekartzen baitie soroei. Historikoki, zelta herrien antolamendu ekonomikoan du jatorri.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.