Bloke komunista (Ekialdeko Blokea)


KategoriakHistoria

Europa Ekialdeko Bloke Komunista. Kredituak: Mosedschurte-Wikimedia Commons.

Bloke komunista edo Ekialdeko Blokea Bigarren Mundu Gerraren bukaeran eta hurrengo hamarkadetan Sobietar Batasuna buru sortu ziren herrialde  komunisten multzoa da, Estatu Batuek aitzinatu egiten zuten bloke kapitalistaren aurkakoa. Bloke komunistak eta bloke kapitalistak eredu politiko eta ekonomiko erabat aurkakoak zituzten, eta bien arteko gatazka geopolitiko bizia sortu zen, gerra hotza deitu izan zena, azkenean egiazko gerra izatera heldu ez zena.

Bloke komunistaren sorrera Bigarren Mundu Gerraren amaieran garaitutako Alemania naziak eta bere aliatuek inbaditu zituzten herrialdeak Sobietar Batasunak okupatu edo kontrolatu zituenean gertatu zen. Horrela, Sobietar Batasunaren antzeko erregimen komunistak ezarri ziren Polonian, Hungarian, Bulgarian eta Errumanian. Kasu batzuetan herrialde berriak sortu ziren, hala nola Txekoslovakia, Jugoslavia, Ekialdeko Alemania (Alemaniako Errepublika Demokratikoa, RDA), bloke kapitalistaren barruan geratu zen Mendebaldeko Alemaniatik bereizia. Beste batzuetan, Sobietar Batasunaren okupazioa ez zen gauzatu, baino barruko indar komunistek erregimen komunistak ezarri eta blokera bildu ziren, hala nola Jugoslavian eta Albanian. Europako Bloke Komunistako herrialdeek Varsoviako hitzarmena izeneko aliantza militarra osatu zuten, Estatu Batuek zuzendu NATO izeneko erakunde militarraren aurka.

Herrialde horietan guztietan erregimen komunistak ezarri ziren, Alderdi Komunista izanik alderdi politiko bakarra, askatasun murritzekin eta ekonomia planifikatuekin. 1950-1980ko hamarkadetan, deskolonizazio eta diktaduren aurkako prozesuen ondorioz bereziki, munduan zehar askapen nazionaleko gerrak gertatu ziren, Sobietar Batasunak lagunduta. Horren ondorioz, Kuba eta Asia eta Afrikako herrialde batzuk bloke komunistarekin bat egin zuten.

1980tik aurrera ordea, bloke komunistan krisi egoera nagusitu zen, ekonomia planifikatuaren porrotaren, nazioarteko isolamenduaren eta barruko oposizio politikoaren ondorioz. Sobietar Batasunean perestroika izeneko erreforma prozesua abiarazi zen krisiari aurre egiteko baina Polonian agintean zeuden erregimen politikoaren aurkako altxamendu baketsuak gertatu ziren. RDAn Berlingo harresia eroraraziz ondoren, eta azkenean Sobietar Batasunaren erregimena bera erori egin zen 1990 urtean, bloke komunistaren amaiera ekarriz, munduan zehar herrialde batzuk artean erregimen komuniten agintepean geratu baziren ere.

401 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.