Bloke komunista edo Ekialdeko Blokea Bigarren Mundu Gerraren bukaeran eta hurrengo hamarkadetan Sobietar Batasuna buru sortu ziren herrialde komunisten multzoa da, Estatu Batuek aitzinatu egiten zuten bloke kapitalistaren…
Bloke beltza (black bloc) antiglobalizazio eta beste borroka antisistemen manifestazioetan jarduten diren taldeak dira, ideologia anarkista, autonomo eta ultraezkertiarrekoak, ekintza zuzenaren aldekoak eta beraz sabotaiak egin eta poliziaren aurka jotzen dutenak. Izena haien janzkeratik datorkie, beltzez (anarkismoaren kolorea) edo kolore ilunez eta maiz kaputxadunak, poliziaren identifikazioa eragotzi arren. Babes estrategia moduan, gainera, denak bat eginda joaten dira manifestazioetan, atxiloketak saihesteko. Hain zuzen, black bloc taldeari baino, taldearen protesta-estrategiari deitu zaio.1 Horien jarduna, ordea, antolakuntzarik eta egitura finkorik gabea, eta ad hoc garatzen da, protestaldi jakinak antolatu behar direnean.2 3
1980ko hamarkadan sortu ziren Mendebaldeko Alemanian. Hurrengo hamarkadan, Seattle-ko globalizazioaren aurkako protestetan nabarmendu ziren, eta geroztik bereziki Europan jardun dute, Genovako protestetan eta Frantzian ere maiz.4
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.