Segregazioa, zehazkiago segregazio soziala, gizatalde batzuk hiri, eskualde edo nazio bateko gune ezberdinetan bizi direnean gertatzen da; hiri bateko auzo pobreak eta auzo aberatsak, adibidez. Kulturalki, gutxiengoa duen…

Biztanle-dentsitatea edo populazio-dentsitatea erreferentziazko eremu batean (hiri, eskualde edo herrialdea) lurraren azalerako unitate bakoitzeko dagoen biztanleria da, biztanleria lurraldean no banatzen den aztertzeko erabiltzen dena. Adibidez, 500.000 km karratuko nazio batean 40.000.000 biztanle bizi badira, km karratuko 40.000.000/500.000=80 biztanle/km karratu da. Ohartarazi behar da eremu handi bateko biztanle dentsitateak gorabehera handiak ezkutatu ditzakeela bere baitan, biztanleria eremu gutxi batzuetan bilduta dagoenean. Beraz, biztanle dentsitatea kalkulatzen denean biztanleria eremuan uniformeki banatzen dela irizten da inplizituki. Horregatik, erreferentziazko eremuaren aukeraketa funtsezkoa da biztanleriaren banaketa modu zuzenean aztertzeko: handiegia bada, bere baitan gorabehera handiak ezkutatu ditzake, baino txikiegia bada informazio bilketa zailagoa da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.