Bizkaiko golkoa (gazteleraz, Golfo de Vizcaya; ingelesez, Bay of Biscay; frantsesez, Golfe de Gascogne) Ozeano Atlantikoko kostako itsasoa da, ofizialki Bretainiako Permac'h lurmuturraren eta Galiziako Ortegal lurmuturraren artean dagoena. Bere barnean Kantauri itsasoa dago, zati batean Euskal Herriko kostaldeko itsasoa dena. Geologikoki, iberiar plaka eta europar plaka banantzean sortutako golkoa da; egun, Bizkaiko golkoaren zati handi bat europar plakaren plataforma kontinentalak hartzen du, baino hura bukatuta, itsaso sakona da, 4 735 m-ko sakonera maximoa duena. Udazkenetik udaberrirra,denborale handiak izaten diren itsasoa da, olatu handiekin; gainera, Atlantiko osoko hondoko itsaso handieneko gunetzat hartzen da. Hori guztia dela eta, naufragio ugariko itsasoa izan da historian zehar.
Loturiko artikuluak
Alborango itsasoaAlborango itsasoa Mediterraneo itsasoko mendebaldeko muturrean dagoen itsasgunea da, Andaluziako Mediterraneoko kostaldearen, Gata lurmuturretik Gibraltarko itsasarteraino, eta Iparraldeko Afrikako kostaldearen artean, itsasarte horretatik Fegalo lurmuturreraino, Algerian. Izena itsasgune…
Balearretako itsasoaBalearretako itsasoa Balear uharteetatik ipar mendebaldera Iberiar penintsulako kostalderaino, Gironako San Sebastian eta Alakanteko San Antonio lurmuturrek mugatuta, zabaltzen den Mediterranear itsasoko zatia da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, Balearic…
Bizkaiko Labe GaraiakBizkaiko Labe Garaiak (Altos Hornos de Vizcaya) 1902 urtean Altos Hornos de Bilbao, La Iberia eta La Vizcaya enpresen fusio edo bat egitearen ondorioz eta garai hartako teknologia…