Ereduak edo modeloak teoriek fenomeno errealei buruz garatutako kontzeptu, elementu eta atalen arteko erlazioak azaldu egiten dituzten irudikapen formalak dira, errealitatea era labur eta argian azaltzeko helburuarekin eratuak,…

Eskola sozializazio-eremua izanda, gatazka eta batzuetan indarkeria ere berezko ditu. Eskolaren helburua izan behar da eskola-diziplina hausten deneko egoera horiek bideratu, konpondu eta ganditzea, eskola izan dadin baita ere bizikidetza-eremua.
Bizikidetza-ereduak gatazka horiek bideratzeko paradigmak edo irizpide orokorrak dira. Bizikidetza-eredu hauek daude aukeran: eredu punitibo edo zigorrezkoa, eskola-diziplina hausten denean, zigorrak aurreikusten dituena; eredu erlazionala, gatazka edo istiluaren protagonisten arteko elkarrizketan oinarritzen dena, harreman positiboa eratze aldera; eta eredu integratua, aurreko biak integratzen dituena, jarrera positibo batetik abiatu eta aldi berean konpromisoak, ardurak eta autorregulazioa exijitzen dituena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.