Bizi-baldintzak, bizitza-baldintzak, bizi- edo bizitza-kondizioak ere (zuzenago) deituak, pertsonen egunerokotasuna baldintzatu egiten duten aspektu konkretuak dira, indibidualak nahiz maila kolektiboan, hala nola bete etxebizitzaren egoera, bere kokapena eta ekipamendua, bere erosteko ahalmena, segurtasuna, enplegua, garraio publikoaren eskuragarritasuna, ingurumenaren egoera, osasungintza, hezkuntza eta kultura eskaintza. Uneko bizi-baldintzek pertsonaren beharrak asetzen dituztenean, bere garapen indibiduala eta soziala ahalbidetuz, bizi-kalitatea dagoela esaten da.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, condiciones de vida.
Loturiko artikuluak
Bizi-itxaropenaBizi-itxaropena herrialde edo eskualde bateko pertsona batek biziko den urte kopuruaren estimazioa da, batezbesteko baten bitartez kalkulatua adin bakoitzean hiltzeko probabilitateetan oinarrituz, eta probabilitate horiek etorkizunean mantenduko direla…
Produktuaren bizi-zikloaProduktuaren bizi-zikloa edo produktuaren bizitza-zikloa denboran zehar produktu baten salmenta eta mozkinen bilakaera zehazten duen eredu bat da, garatzen hasten denetik haren gainbeherara arte, tartean hazkunde-aldia eta helduaro…
Bizi-agiriaBizi-agiria pertsona fisiko bat bizirik dagoela ziurtatzen duen agiri ofiziala da. Erregistro Zibilek eta Udalek, erroldan ikusita, ematen dute. Pentsioak eta bestelako prestazioak kobratzen jarraitzeko beharrezko agiria izaten…