Bitarteko kontsumoa ekoizpen prozesu batean erabili eta xahutu egiten diren gai, osagai eta produktuak dira, intsumoak alegia, kapital finkoaren kontsumoa baztertuz betiere. Barne produktu gordina eragile ekonomiko guztien gastuak gehituz kalkulatzen denean, bitarteko kontsumoak baztertu egin behar dira, bikoizketak saihesteko.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, intermediate consumption; gaztelaniaz, consumo intermedio.
Loturiko artikuluak
Bitarteko artxiboakBitarteko artxiboak ohikoan kontsultatuak ez izateagatik artxibo arruntaren izaera galdu, baina halere oraindik kontserbatu beharreko dokumentuen multzoa da, bulegoetatik aparte gorde ohi direnak, haietatik artxibo iraunkorrak osatzeko behar…
Bitarteko ondasunak edo produktuakBitarteko produktuak edo bitarteko ondasunak ekoizpen-prozesu batean beste produktu batzuk ekoizteko baliatzen diren produktuak edo ondasunak dira, ekoizpen-prozesuan bertan kontsumitu edo erabiltzen direnak. Intsumo ere deitzen zaie. Haien…
Kontsumoa (definizioa)Kontsumoa pertsonen azken beharrak asetzeko ondasun eta zerbitzuak eskuratu eta baliatzea da, adibidez, ura edatea, ogia jatea edota liburu bat erosi eta irakurtzea. Zentzu hertsian, inbertsioan ez bezala,…