Bitarteko aldagaiak edo aldagai parte-hartzaileak bi aldagaien arteko kausa-efektu erlazioan zubi gisa egiten duten aldagaiak dira, bi aldagai haien arteko erlazioa esplikatzen laguntzen dutenak. Ez dira nahastu behar aldagai nahasleekin, kausa-ondorio gisako bi aldagaien artean izan arren, bi aldagaien arteko zuzeneko erlazioa distortsionatu egiten dutenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mediating variables; gaztelaniaz, variables mediadoras, variables intervinientes.
Loturiko artikuluak
Aldagai kanonikoakEstatistikan, aldagai kanonikoa beste aldagai batzuen konbinazio linealaz sortzen diren aldagaiak dira. Haiekin loturik, korrelazio kanonikoaren analisia garatzen da, non aldagai independentez eta dependentez osaturiko bi aldagai kanonikoen…
Aldagai dikotomikoakAldagai dikotomikoa bi balio bakarrik hartzen dituen aldagai kategorikoa da, hala nola, sexua, lan egoera (lanean/lanik gabe) eta gaixo/sano aldagaiak. Aldagai dikotomikoak kuantitatibotzat hartu eta landu daitezke, haien…
Fikzio-aldagaiakEstatistikan, fikzio-aldagaiak edo fikziozko aldagaiak aldagai kategoriko baten kategoria edo modalitateei balio kuantitatiboak esleitzean sortzen diren aldagaiak dira, haiekin teknika estatistikoak garatu ahal eta interpretazio egokiak egitearren. Bi kategoria…