Agian, bitalismo zientifikoa bilatzen ari zinen.
Filosofian, bitalismoa filosofiaren ardatz eta elementu nagusitzat bizitza hartzen duen teoria filosofikoen multzoa. Alde batetik, ezagutzari buruzko teoria dela esan daiteke, arrazionalismoaren aurkakoa, arrazoiak abstrakziora eta azkenean errealitatetik kanpora garamatzalako; ildo horretatik, intuizioak bultzatzen du, intuizioa baita bizitzaren esperientzia osatzeko darabilgun tresna nagusia. Teoria morala ere bada, balio tradizionalak baztertu eta balore grinatusak eta oldarkorrak, dionisiakoak, balio apolineoen aurkakoak, bultzatzen ditu. Bitalismo filosofikoaren ordezkari nagusia Nietzsche izan zen baina bste filosofo batzuk ere agertu ziren jarrera horren alde, hala nola Ortega y Gasset, bere arraziobitalismoarekin.
Loturiko artikuluak
Elkarneurgaiztasuna eta elkarneurgarritasuna (filosofia)Filosofian, elkarneurgaiztasuna bi teoria alderatu eta kontrajartzeko ezintasuna adierazten duen ezaugarria da, teoria horiek kontzeptu ezberdinak erabiltzeagatik; hala gertatzen denean, teoriak elkarneurgaitzak direla esaten da. Aurkako kontzeptua elkarneurgarritasuna…
Pluralistak (eskola filosofikoa)Eskola pluralista Antzinako Grezian K.a. V. mendean garatu zen eskola filosofikoa presokratikoa izan zen, Anaxagorasek, Arkelaok eta Enpedokleske osaturikoa. Eskola filosofoei filosofo pluralistak edo fisiko-pluralistak deitzen zaie. Eskola…
Naturalismo filosofikoaNaturalismo filosofikoa errealitate eta fenomeno guztiak, baita kontzientzia eta ideiak ere, naturan (greziarren physis delakoan) daudela eta beraz lege eta kausa natural edo fisikoen bitartez azaldu behar direla…