Birziklapena


KategoriakEkologia

Birziklapena erabilitako gaiak eta produktuak bildu eta birprozesatzeko prozesua da, haiekin gai eta produktu berriak sortuz (ikus gainera, ekonomia zirkularra eta tximeleta-diagrama). Gainera, birziklapenari esker, gai eta produktu horiek hondakin moduan tratatzeari utzi eta baliabide natural berrien erauzketa saihesten da. Zehaztu behar da birziklapen terminoan ez direla barneratu behar energiaren berreskuratzea (energia ez da gai edo materila bat) eta hondakinak prozesatu eta birprozesatu gabe horiek erre eta energia sortzeko jarduerak. Edonola ere, birziklapena 1970 urtearen inguruan sortutako terminoa da, eta geroztik gero eta gehiago erabiltzen joan da eta, zoritxarrez esan behar dugu, krisi ekologikoak bultzatuta,  hondakinen eta zabortegien arazoaren, baliabideen agortzearen eta airearen eta airearen kutsaduraren ondorioz. Beste alde batetik, nabarmendu behar da birziklapenaren eragin positiboa ez dela mugatzen birziklatutako gai eta produktuak zabor gisa tratatzeari utzi eta berriz ere erabiltzeari; izan ere, birziklapenaren onura haratago doa, birziklatuko ez bagenu, gai eta produktu berriak kontsumitu beharko genituzke, hondakinen arazoa areagotuz eta energia gehigarria kontsumituz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, recycling; gaztelaniaz, reciclaje.

251 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.