Birus informatikoak


KategoriakInformatika

Birus informatikoak erabiltzailearen baimenik gabe ordenagailu edo sistema informatiko batean instalatu eta exekutatzen diren programa edo kode-atalak dira, ordenagailuan kalteak eragin edo mendean hartzeko helburuarekin eratu eta zabalduak. Birus deitzen zaie, birus biologikoen antzera zabaltzen direlako, bere buruaren kopiak eginez edota programa eta fitxategi informatikoak partekatuz. Zentzu hertsian, birusak eta harrak (ingelesez, worm, gaztelaniaz, gusano) bereizten dira: birus informatikoek programa edo artxibo batean txertatutako fitxategi exekutagarri baten bitartez zabaltzen dira, programa edo fitxategi horiek partekatzean eta beraz pertsona baten eskuhartzea eskatzen du; harrak berriz, berez hedatzen dira sistema informatikoetan, sistemako tranferentzia-funtzioei esker, adibidez posta elektronikoko kontaktoen bitartez, eta horrela bere buruaren milaka kopia eginez denbora gutxian. Troiarrak deitzen diren programak azkenik (ikus, Troiako zaldia, izenaren jatorriari buruz jakiteko), ez dira birus informatikoak, itxuraz kalterik gabeko baina guztiz kaltegarriak diren programak baizik, ordenagailuan itxurak kaltegarriak ez diren programak instalatuz, baino ordenagailua mendean hartu, informazioa lapurtu eta kalteak eragin ditzaketenak. Troiarrak, birusak ez bezala, ezin dira ugaldu.

Arestian aipatutako sofware gaiztoaren aldaeren multzoari (birusak, harrak, troiarrak) malware deiotzen zaio orokorrean.

Ikus, gainera

 

266 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.