Biralitatea


KategoriakSoziologia

Komunikazioan, biralitatea testu, irudi, bideo, mezu edo bestelako informazio-unitate bat bereziki sare sozialen bitartez indibiduo askorengana heltzeko duen joera leherkorra da, informazio hori indibiduoz indibiduo zabaltzen delarik. Kontzeptua, 1994 urtean sortu zen,  Douglas Rushkoff idazleak bere Media virus lanean sareen bitartez zabaltzen diten informazioak izendatzeko, informazio horiek kode ideologiko ezkutua daramatelarik. Egun, biralitateak eduki ideologikoa galdu eta edonolako mezuetara aplikatzen da, mezu horiek masiboki hedatu direnean, betiere indibiduoz indibiduo, birus biologikoak kutsatu ohi diren moduan. Finean, biralitatea informazio-kontsumo masiboaren eta erabateko konektibitatearen ondorioa besterik ez da. Geroztik, egungo marketin eta komunikazioaren teoriako elementu garrantzitsua bilakatu da, mezuak masiboki zabaltzea helburua duen marketin biral izenekoa ere sortuz. Biralitatea mezuaren arrakastarekin lotzen den ezaugarria bilakatu da egun (abestiak, memeak, txisteak, berriak), hasieran zabalduak izateko asmorik gabeko mezu espontaneoak ziren arren, batzuetan zorritxarrez eduki aski negatiboa eta desegokiarekin (txantxa, trufak, istripuak, atentatuak); horrelakoetan biralitateak informazioaren interesarekin bainoago bestearen irri egiteko gogoarekin eta morboarekin du zerikusia.

 

247 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.