Arkitekturan, zehatzago ordena klasikoetan, ekinoa kapitela osatzen duen elementuetako bat da, koilarearen eta abakoaren artean, koilaretik abiatuta zabaltzen doana abakoarekin bat egin arte. Horren helburua abakoa hobeto eustea…
Biomorfismoa XX. mendeko mugimendu artistikoa da naturako eta izaki bizidunen formak, forma biomorfikoak alegia, inspirazio iturri gisa hartzen dituena. Arte organiko abstraktoa ere deitu izan zaio, eta hain zuzen ere organizismoarekin, arkitektura-mugimendu gisa, lotura estuak ditu XX. mendeko abangoardia artistikoekin ere loturak ditu, eta bereziki abstrakzioarekin lotu izan da (izan ere, biomorfismoari arte organiko abstraktoa ere deitu izan zaio. Biomorfismoan oinarritu diren artisten artean, Antoni Gaudi, bere lanak gehienbat arkitekturan islatu baziren ere, eta Alvar Aalto, diseinu industrialaren alorrean, atzematen dira. Biomorfismoaren estiloan bereziki kurbak eta forma samurrak nabarmentzen dira.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.