Biogaitasuna


KategoriakEkologia

Biogaitasuna eremu batek baliabide natural berriztagarriak (landaredia, basoak, animaliak, ...) ekoitzi eta horien erabileran sorrarazitako hondakinak jasotzeko duen ahalmena da. Besteak beste, eremu baten biogaitasuna defintzen duen parametro nagusia lur azalera da. Maiz, pertsona bakoitzak baliabide naturalez hornitzeko bataz beste eskura izango lukeen lur azalera da. Gainpopulazioa, gehiegizko ustiapena eta kutsadura dira biogaitasuna murrizten duten faktoreak. Azkenik, biogaitasunari buruz egin ohi den kalkuluak gizateriaren jarduerak eta kontsumoak planeta osoaren biogaitasuna ehuneko zenbatetan gainditzen duen zehazten du.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, biocapacity; gaztelaniaz, biocapacidad.

179 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.