Biodibertsitatea, bioaniztasuna, dibertsitate biologikoa edo aniztasun biologikoa Lurran, osorik harturik, edo biotopo jakin batean dauden bizi-forma guztien aniztasuna da, ikuspuntu genetikotik, espezie ezberdinen kopuruen aldetik nahiz ekosistemei buruz. Beraz, biodibertsitate eremu eta maila desberdinak bereizten dira; orokorrean, ordea, arruntena biodibertsitatea izaki bizidunen aniztasun gisa definitzea da. Egun, 1.5-2 milioi espezie desberdin bereizi eta deskribatu dira, baina guztira 10 miliotik gora daudela uste da, horietako asko arriskuan dauden ekosistemetan, hala nola oihan tropikaletan. Ekosistema horien hondamena arriskuan jartzen du, beraz, biodibertsitatea, neurri handi batean oraindik ezagutzen ez diren espezieei buruz, biziaren ondarea eta baita ere biziaren oreka kolokan jarriz.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…
Biodibertsitatearen galeraBiodibertsitatearen galera edo bioaniztasunaren galera biotopo batean batean bizi diren espezieen urritzea da, gehienetan gizakiaren jardueren ondorioz. Biodibertsitatearen galeraren kausak anitz dira: zoruaren artifizializazioa, kutsadura, ehiza, arrantza, labore…