Biltzar-sistema politikoa edo asanblada elkarte edo komunitate politiko batean erabakiak hartzeko kide guztien biltzar edo batzarra entitate politiko nagusi eta erabakitzailetzat hartzen duena da. Biltzarraren funtsa kide guztien iritziak jaso, haien artean eztabaida egin, kontsentsua bilatu eta azkenean erabakiak hartzea da, gehienetan modu demokratiko batean. Demokrazia modu garbienean garatzen duen sistema da, baina erabakiak hartzeko efizientea izaten ez dena, eztabaidetan hartzen den denboragatik. Bereziki egokia da elkarte eta komunitate txikietan; hain zuzen, landa-eremua izan da historian zehar biltzarraren sistema gehien garatu den eremua, hala nola Bizkaiko elizateetan.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, town meeting; gaztelaniaz, asamblea, sistema asambleario.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Demokrazia parte-hartzaileaDemokrazia parte-hartzailea erregimen demokratiko batean demokrazia sendotzeko herritarren parte-hartzea sustatu eta bultzatu egiten duten ekimenen multzoa da. Kontzeptu politiko lausoa da, interpretazio aski desberdinak biltzen dituena bere baitan.…
Sistema-administratzaileaSare moduan antolatutako sistema informatiko batean, sistema-administratzailea (ingelesez, sysadmin) sistema osoaren funtzionamendu eta erabilera kontrolatzen duen teknikaria da, hardawarea eta softwarea instalatu eta konfiguratu, lan-kontuak eta baimenak esleitu,…
Sistema hidrikoaSistema hidrikoa, elkarrekin harremanetan dauden ur baliabide eta erabileren multzoa da, modu dinamikoan lotzen direnak, denboran zehar ziklikoki edo modu errepikakorrean gertatzen diren transferentzia-prozesuen bitartez. Era horretan, baliabide…