Informatikan, biltegiratze masiboak konputagailu bati loturik ager daitezkeen memoria iraunkor edo ez-hegakorren gailu eta sistemei egiten die erreferentzia, RAM edo ROM memoriak ez bezalakoak (ikus, bigarren mailako biltegiratzea), baina aldi berean datuak gordetzeko edukiera handia dutenak. Teknologiaren aurrerapenaren arabera, biltegiratze masiboaren kategorian sartzen ziren gailuen zerrenda aldatu egin da, garai batean disketeak biltegiratze-masibotzat har bait zitezkeen, baina gaur egun kategoria horietatik ezabatu behar dira, baita agian USB memoria txikiak ere. Irizpide gisa, biltegiratze masiboko gailuaren edukiera RAM memoriarena baino handiagoa izan behar dela ezar daiteke. Egia esan, biltegiratze-edukieraren aurrerapena dela eta, egun merkatuan dauden gailu ia guztiak sar daitezke kategoria horretan; hori horrela, parekotzat har daitezke biltegiratze masiboa eta bigarren mailako biltegiratzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, mass storage; gaztelaniaz, almacenamiento masivo.
Loturiko artikuluak
Tabuladorea (informatika)Informatikan, tabuladorea testu-prozesadore batean marjinak lerroan zehar tarteka uzteko funtzioa da, maizenik teklatuko TAB teklaren bitartez aktibatzen dena, eta bereziki koadroak eta taulak eratzeko erabiltzen dena. Tabuladoreak eraibli…
Bihurketa (informatika)Informatikan eta datuei buruz, bihurketa datuak formato batetik beste batera bihurtu edo aldatzeko prozesua da, aplikazio informatiko batek datu horiek irakurri eta prozesatu ahal izateko. Beste hizkuntzetan: ingelesez,…
Bigarren mailako biltegiratzeaBigarren mailako biltegiratze unitatea konputagailu bateko biltegiratze unitate edo memoria osagarria, egonkorra eta iraunkorra da, nondik RAM edo Random Access Memory izeneko unitateak une bakoitzean behar dituen informazio…