Bilduma liburutegi edo artxibategi batek dituen dokumentuen multzoa da. Bilduma batean jatorri edo izaera espezifikoa duten dokumentuak biltzen direnean, funts bat osatzen dutela esaten da. Argitalpengintzan, bilduma ezaugarri edo formato berdintsuekin argitaratzen den liburu saila da, dokumentua erregistro bibliografiko moduan identifikatzeko ere jakingarria dena.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, colección.
Loturiko artikuluak
Artxibategiak, artxiboak eta artxibistika.Artxibategia agiri eta dokumentuen antolaketa, kudeaketa, deskribapena eta zaintza egiten dituen erakundea da, agiri horiek administrazio publikoaren, erakundeen eta publikoaren esku uzteko, informazio eta ikerketa helburuetarako. Artxiboa agiri…
-
Dokumentuak (liburutegiak eta artxibategiak)Liburutegietan eta arxibategietan, dokumentua bere baitan informazio idatzi, grafiko, edo ikusentzunezkoa duen objektu fisiko edo fitxategi digital bat da, iraunkorra izateko egina, gizakiak irakurri, ikusi eta entzun edota…