Bilatzailea, bilaketa-motorra edo bilaketa-tresna dokumentu, datu-base, sistema informatiko edo webgune batean eta orokorrean Internet-en erabiltzaileak bilatzen dituen informazioa eta datuak barnehartzen dituzten testua, fitxategiak, web-orriak edo erregistroak zerrendatzeko aplikazio-informatiko bat da, bilaketa egiteko abiapuntu gisa erabiltzaileak sartzen dituen testu edo gako-hitzak baliatzen dituena.
Bilatzaile-mota hauek bereizten dira:
- Internet-eko bilatzaileak, erabiltzaileak emandako testuarekin loturiko webguneen zerrendak ematen dituztenak;
- fitxategi-bilatzaileak, sistema informatiko batean fitxategi informatiko jakin batzuk aurkitzeko erabiltzen direnak;
- datu baseetako bilatzaileak, datu-base batean erabiltzaileak aurkitu nahi dituen erregistroak bilatzen laguntzen dutenak (liburuak, esaterako, liburutegietako katalogoetan).
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, buscador, motor de búsqueda.
Loturiko artikuluak
Bilaketa-motoreetako optimizazioaBilaketa-motoreetako optimizazioa, maizago ingelesezko Search Engine Optimization edo SEO akronimoz esaten dena, webgune batek Interneteko bilatzaileetan duen maila goratzeko tekniken multzoa da, ordainduzko iragarkiak kanpo, bilaketa-zerrenda lehiakideak baino lehenago azaltzeko…
Bilaketa kontestuala (testuinguru-bilaketa)Bilaketa kontestuala, testuinguru-bilaketa edo testuinguruko bilaketa bilaketa-motor batek egiten duen bilaketa-mota bat da, non erabiltzaileak sartu duen testuaz harago, faktore erantsiak hartzen ditu kontuan, hala nola nabigazio-historia, kokapena,…
Bilaketa-kateaInformatikan, bilaketa-katea bilatzaileetan web-orrialdeak eta dokumentuak. Adibidez, Donostiako jaiei buruzko informazio bila, bilatzaileko bilketa-koadroan erabiltzaile batek batek idazten duen "donostia jaiak" da bilaketa-katea. Halaber, bilaketa-katea ordenagailuan dauden fitxategiak…