Bilaketa kontestuala (testuinguru-bilaketa)


KategoriakInformatika

Bilaketa kontestuala, testuinguru-bilaketa edo testuinguruko bilaketa bilaketa-motor batek egiten duen bilaketa-mota bat da, non erabiltzaileak sartu duen testuaz harago, faktore erantsiak hartzen ditu kontuan, hala nola nabigazio-historia, kokapena, erabiltzailearen ezaugarriak eta abar, bilaketa-motorrak erabiltzailearentzat emaitza finagoak eta zehatzagoak eman ahal izateko. Adibidez, Donostian kokatutako erabiltzaile batek bilaketa-motor batean "trasteleku" tekleatzen balu, bilaketa-motor batek testuinguru-bilaketa bat eginez gero, Donostiako trastelekuekin lotutako emaitzak lehenetsiko lituzke. Nolanahi ere, testuinguru-bilaketa aukera bat izan beharko litzateke erabiltzailearentzat kasu bakoitzean, eta, beraz, erabiltzaileak egin nahi duen bilaketa bakoitzean aktibatu eta desaktibatzeko aukera eskaini beharko luke.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, contextual searching; gaztelaniaz, búsqueda contextual.

191 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.