Soziologian, konbentzionalismoa gizartean indarrean dauden printzipio, arau moralak, ohitura eta usadioak normalak edo zuzenak direla aldezten duen jarrera edo sinesmena da, ordena soziala bermatze aldera. Artean eta literaturan…

Biktimak indarkeria edo ezbeharra pairatu duten pertsonak dira. Biktima izate soila mingarria bada ere, biktimak min hori neurrigabe zabaldu eta baliatzea, biktimismoa alegia, ondorio are eta latzagoak ekartzen ditu, biktimarentzat berarentzat eta gizarte osoarentzat. Zehazki, biktimismoa jasandako mina gainditu eta egoera onera etortzeko oztopoak jarri eta nahi ez izatea da, biktima izaera betikotuz. Horren arrazoiak biktimak estatuak eskaintzen dien babesaren pean eroso sentitu eta beraz hortik atera nahi ez izatea da, edota ideologikoak izan daitezke, biktima izaera gizatalde edo joera politiko baten aurka jotzeko erabiltzen denean.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, victimhood; gaztelaniaz, victimismo.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.