Bikaintasuna edo erabateko kalitatea erakunde edo enpresa batean arlo guztietako kudeaketa nola garatu, burutu eta kontrolatu behar den zehazten duen sistema eta metodologia da, enpresan diharduten eta enpresarekin harremanetan dauden eragile (bezeroak, langileak, bazkideak, hornitzaileak, gizartea) guztien helburuak eta beharrak batera asetze aldera, horretarako baliabide guztiak modu bateratu eta efizientean erabiliz.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, excelencia (calidad total).
Loturiko artikuluak
Amortizazio zuzena eta zeharkakoaAmortizazio zuzena eta amortizazio zeharkakoa ibilgetuko aktiboen amortizazioa kontabilizatzeko bi metodo desberdin dira. Zuzeneko amortizazioaren metodoaren arabera, amortizazioa gastu bezala kontabilizatzen da, baina ibilteguko aktiboaren balioa zuzenean gutxituz.…
Makroingurunea eta mikroinguruneaMarketinean, makroingurunea eta mikroingurunea enpresaren merkatuko harremanetan, hala nola bezeroekin eta hornitzaileekin baina baita beste eragile batzuekin ere, eragina duten kanpoko (inguruneko) faktore multzoak dira. Enpresak makroingurunera eta…
Txikizkariak eta handizkariakTxikizkariak eta handizkariak produktuak eta zerbitzuak saltzen dituzten eragile desberdinak dira, zehatzago eta marketinaren terminologia baliatuz, banaketa-kanaleko bitartekaritza motak. Txikizkariak produktuak eta zerbitzuak bereziki azken kontsumitzaileei saltzen dizkieten…