Bihotz handiegia, Eider Rodriguez: laburpena


KategoriakLiburuak

Bihotz handiegia Eider Rodriguez (Orereta, 1977) idazlearen ipuin bilduma da, 2017an plazaratutakoa. Ipuin bilduma honekin irabazi zuen 2018ko Literatur Euskadi Saria. Bihotz handiegia da gainera bildumako lehen ipuina, eta horren ondorengoak dira Belar moztu berria, Urtebetetze festa, Paisaiak, Niregandik espero zena eta Ez du ezer arraro ezer antzematen?.

Laburpenak

Bihotz handiegia

Ixabel eta Madalen ama alabak dira. Elkarrekin bizi dira, Hendaian. Iñakirenkin batera, Ixabelen bikotekidea. Ramon Ixabelen senar ohia da, Madalenen aita. Duela hogei urte banandu ziren, Madalen oso txikia zelarik.

Madalenek mesedea eskatzen dio amari: kardiopatia batengatik, bihotza handiegia izateagatik alegia, gaixo dagoen aita asteko egun batzuetan zehar zaintzea (janaria eraman, ...). Madalenek Bordelen karrera ikasten hasi behar  du astelehenetik ostegunera eta ezin du egun horietan ardura hartu, uda osoan aita zaintzen eman ondoren. Amak ezezko borobila ematen du, eta Madalenek erregutu eta Iñakiri laguntza eskatzeko mehatxua ere egiten du. Azkenean amak halako baiezkoa ematen du. Iñakirekin horretaz hitz egiten duenean, Iñakik egoeraen berri bazuela jakinarazten dio. Iñaki borondate oneko gizona da, beti laguntzeko prest dagoena, aldarte onekoa. Ramon berriz gizon tinkoa eta nortasun fuertekoa da, basatia. Banandu zirenetik bizpahiru aldiz baino ez du ikusi Ixabelek eta harekin zuen harremana guztiz disolbaturik ikusten du. Ez du justifikaziorik ikusten behin bere senarra izan zen hura orain zaindu behar izateko. Bere presentzia Madalenek urtetan hari egindako bisitek jarri dute gehienbat. Ramon gizon guapoa zen gaztetan, bizia, gerra garaian Frantziara ihes egindako euskaldun bikote baten seme frantsestua. Geroztik bizitza nahasia izan du, hainbat emakume eta negozio batzuk. Ezinezkoa izan zen Ixabelek horrelako alproja batekin bizimodu baketsua izatea. Sesioak eta irainak ohikoak ziren eta harremanak pott egin zuen azkenean. Laster hasi zen Iñakirekin, guztiz bestelako gizona, lasaia, lasaiegia akaso.

Madalen Bordelerako trena hartzera zihoala Ixabel agurtzera joan zenean, esan zion astean bi egunetan joango zela, janaria eramatera eta. Madalenek esaten dio ezetz, egunero joan beharko duela, txakurra ateratzera. Ama aho bete hortz geratzen da, nola egunero? Beranduegi da, alabak paper batean helbidea, botika-izenak, ..., ematen dizkio eta badoa.

Alabak emandako giltzarekin sartzen da Ramonen etxera. Etxe dotorea da, herentziaz jasotakoa. Topatzen duen lehena: txakurra. Senar ohiarekin lehen enkontrua atzeratu nahian, sukaldera doa, gauzak uztera. Ramonen ahotsa: zakurrari jana emateko, eta non dagoen esaten dio. Zakurrak bultzaka egiten du, hain dagoen goseturik. Ramonen gelara doa. Eta han ikusten du, oraindik garai bateko ume begiradarekin. Ramonek zakurra ateratezkeo esaten dio, beharrak egiteko premia izango duela ta. Hala egiten du, baina kanpoan zakurrak ihes egiten dio. Azkenean harrapatu, eta etxera bueltatuta Ramoni esaten dio zakurra Hendaiara eramango duela, bera ezin baita egunero etorri, lanagatik.

Ixabelek gogora ekartzen du Ramonekin izan zuen azken iskanbila, alaba Iralandara ingelesa ikastera joan eta beraiek sanferminetara joatea erabaki zutenean. Ramonek aurpegiratu zion alabaren poltsaren prestaketan denbora gehiegi galtzen ari zela eta Iruñerako autobusa galduko zutela. Ixabelek isildu ez eta hortxe hasi zen guztia. Iruñean bakoitza bere aldetik joan zen, eta kasualidadez topatu zirenean, ez ikusiarena egin zuten. Hortik gutxira dibortziatu ziren.

.......... (lanean)

 

572 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.