Bide-azpiegiturak errepideetatik egiten den garraioa errazteko ibilgailuak -autoa, kamioiak, autobusak, bizikleta eta antzekoak- bideratzeko eraikitako errepide eta bideen sarea dira, bide horietatik trafikoa bermatzeko beste instalakuntzekin batera, hala nola trafiko seinaleak, errepideko segurtasun-osagarriak, garraio-lotuneak, gasolindegiak eta bestelako zerbitzuguneak eta abar. Trenbide, aireportu eta portu instalakuntzekin batera garraio-azpiegituren ataletako bat dira.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, road infrastructure, gaztelaniz, infraestructura viaria.
Loturiko artikuluak
Azpiegiturak (ekonomia)Azpiegituren kontzeptu marxistari buruz jakiteko, ikus: Azpiegitura eta gainegitura (infraestruktura eta superestruktura). Azpiegiturak jarduera ekonomiko orokorrerako nahiz enpresa mailan beharrezkoa den kapital fisikoa finkoa dira, hala nola instalakuntzak,…
Efektu egituratzaileak (azpiegiturak)Efektu egituratzaileak ustez garraio-azpiegiturek lurraldean eragiten dituzten efektuak dira, garapen ekonomikoa eta sozial orekatua (egituratua) bultzatzen dutenak. Instituzio politikoetatik maiz argudiatzen diren ustezko efektu onuragarriak dira, azpiegiturak justifikatzeko.…
Garraio-azpiegiturakGarraio-azpiegiturak garraio-sistema batean ibilgailuak ibilarazi eta haietatik ibiltzeko behar diren bide eta bestelako instalakuntzen multzoa da, hala nola errepideak (ikus, bide-azpiegiturak), portuak, trenbideak, aireportuak eta abar. Beste hizkuntzetan:…