Euskal Herrian, inauteriak neguan zehar herri eta hirietan ospatzen diren jai-zikloen multzoa dira, bereizgarri nagusi mozorrotzea eta dibertdimendua dituena. Europan antzinatik ospatu diren eta egun ere ospatzen diren…

Bidasoa ibaia, Behobian, Kredituak:McBodes.
Bidasoa ibaia Nafarroa, Lapurdi eta Gipuzkoa zeharkatzen dituen ibaia da. Baztanen du sorburua, Erratzun, Auza mendiaren magalean. Sorburutik gertu, bere urak Bidasoara isurtzen dituen Xorroxin ur-jauzia dago. Baztan zeharkatu ondoren, Baztan ibaia izenarekin, Bertizarana eta Bortziriak zeharkatu eta Gipuzkoan sartzen da, Endarlatsatik. Puntu horretatik aurrera, ibaiak Lapurdi eta Gipuzkoaren arteko muga naturala da. Irun zeharkatu ondoren, Txingudiko badiara isurtzen ditu urak, azkenean bokale estu batetik itsasoratzeko. 69 kilometro luze da eta bere arro hidrografikoak 710 kilometro karratu ditu. Etimologikoki, badirudi bere izena bide eta Oiasso hitzetatik datorrela, Oiasson izanik egungo Irunen zegoen erromatarr hiria. Historian zehar, Bidasoa nabigagarria izan da gutxienez Beraraino. Espainia eta Frantziaren arteko muga naturala izanik, bi lurraldeen arteko kontrabando gune izan da XX. mende amaierara arte. Izokina, amuarraina eta bestelako arrain-espezieak bizi dira bere uretan, arrantzatu egiten direnak.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.