Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian


KategoriakLiburuak

Bi letter jaso nituen oso denbora gutxian Bernardo Atxaga idazkeak 1984an plazaratutako narrazio laburra da, bakarrizketa moduan kontatua. Ameriketara artzaintzan aritzeko gaztetan joandako agure batek bi gutun jasotzen ditu Euskal Herritik, Obabatik hain zuzen, gaztetako bi lagunen heriotza emanez. Gutunak irakurrita, gaztetan elkarrekin haserretu ziren bi lagun horiek elkarrekin bakeak egin gabe ondorioztatzen du eta haserrealdi hori eragin zuen harri-apustu tranposo horren berri ematen du, zeinari esker bera Ameriketara etorri ahal izan zen. Ameriketan eraman duen bizimoduaren berri ere ematen du, hango bizimodu erosoa Obabako bizimodu gogorrarekin alderatuz.

Laburpena

Old Martin Ameriketara artzain joandako Obabako euskalduna da, Idahoko Boise hirian bizi dena. Bi gutun (letter) jasotzen ditu Euskal Herritik. Jimmy bilobak ematen dizkio eta aspaldian Euskal Herritik heldu zaizkion bakarrak dira. Ameriketan 60 urte pasata ere, ingelesa ez du menderatzen eta bere kontuak ezin dizkio behar bezala bilobari, urte horietan guztietan mendian ibili baita. Gainera, beti izan du asmoa Euskal Herrira itzultzeko, baina ez du inoiz kunplitu, erosotasunagatik batez ere, Euskal Herrian zeraman bizimodu gogorra gogoratuta, Ameriketan ederki bizi delako, lorategia eta zaintzen. Gutunek Iharra eta Beltza Obabako bere bi lagunen heriotzaren berri ematen diote, alargunaren eta alabaren eskutik. Ez zaio jada ezagunik geratzen Obaban, bera ere ez da saiatu laguntasunak egiten, diruzalea izanda ez baitu inoiz oparirik edo hara bidali. Gutunak behin eta berriz irakurtzen ditu, gaztetako oroimena pizteko. Hain zuzen, errainarekin bere oroimena dela eta, beste batzuen artean, eztabaidak izaten ditu; kontatzen duenez, txokolatezko pudding-ak kenduz hartzen du mendekua Kathleen erraina, jatorriz irlandarra dena. Gutunak behin eta berriz irakurtzeagatik ere barre giten diote, andregaia egin ote duen edo, baina berak erantzun egiten die, horretarako ere sasoiko dagoela esaten; errainak jarraizten du txantxetan, sexu-kontuetan oso irekiak omen dira-eta, Old Martin-ek dioenez. Gutunak leituta, Iharraren alargunaren gutuna ez bezala, non heriotzaren berri bakarrik ematen den, Beltzaren alabarena bereziki luzea dela konturatzen da, herriko berri guztiak eta emanez, baina hala ere ez du Iharraren heriotzaren ematen, eta orduan jabetzen da arrazoiaz: Iharra eta Beltza haserre zeudela, bera Ameriketara abiatu zenean. Ahaztu baino lehen, historia horren xehetasunak idaztea erabakitzen du. Beltza, Iharra eta bera mendian lanean ibiltzen zirela kontatzen du, beti baba jaten; igandeetan herrira jaitsi eta ostatuan mozkortzen ziren. Martin dantzari aparta zen, eta bada Kathleen errainari eta besteei behin erakutsi zienez, eta dantza egiten zuen sueltoan, eta neska guztiak berarekin neurtzen ziren, lehenago nor nekatuko. Iharra eta Beltza berriz ez ziren dantzariak, Beltzari neskak gustatzen zitzaizkion eta haiekin ligatzen eta xirritan ibiltzen zen, eta harro zegoen horretaz; Iharra, berriz, isila zen, leiala eta langilea. Beltzari gustatzen zitzaion besteen lepotik barre egitea, eta bereziki apaizarekin sartzen zen, izan ere txikiak zirenean apaiza oso gogor portatu baitzen beraiekin. Horrexegatik, bera ere ez da oso erlijiozalea, erraina irlandarra aurpegiratzen diona. Negua Obaban oso gogorra zela kontatzen du, suari begira pentsatzen egoten zela, bereziki Ameriketara joateko asmoarekin; horretarako, ordea, ez zuen aski dirurik orduan. Uda, ordea, garai alaia zen haientzat, eta ilusio handia zuten herriko festetarako. Garai hartako herri txiki bateko festak gutxietsiko dituzte batzuek edo, baina berarentzat ilusioa zen inportanteena. Old Martinek dirua egiteko beti izan duen ilusioa gogoratzen du. Maria bere emaztea zenarekin ere eztabaidak izaten zituen horrekin, berak Idahoko mendietan aspertu egiten baitzen; azkenean, jada zaharrak zirela, Boisera jaitsi ziren eta poizik ibili zen emaztea baina bi urtera auto batek harrapatuta hil zen. Herriko jaietara itzuliz, festetara kanpotik etorritakoekin borroka egiten zutela oroitzen du, nola dantzan egiten zuten neskekin orkestrak balsak jotzen zituenean, neskaren gorputzari helduta. Iharra eta Beltza haserrea herrira harri handi bat ekarri zuen aitona batek sortu zuen, harria jasotzen apustuak egiteko ekarri zuen. Harria probatu egin zuten Beltzak eta Iharrak, eta azkenean berotu ere bai bien artean, indartsuena nor izango, eta hori aprobatxatuz aitonak apustu handi bat proposatu zuen, denbora batean nork egingo altxaldi gehien, Iharrak irabaziko zuela segurutzat hartuz. Martinek ez zuen ongi ikusten apustua, lagunen arteko haserrea bakarrik ekarri zuela-eta, eta hala esan ere egiten zion aitonari eta lagunari. Aitonak Martinen epelkeriei kasurik ez egiteko, eta Iharrak onartu zuen desafioa. Beltzari proposatu zioten ondoren, eta hark ere onartu egin zuen noski, harro-harroa zenez. Diru pila bat jarri zen jokoan. Herrian Iharraren eta Beltzaren aldeko lagun-taldeak sortu ziren eta haien arteko liskarrak ere bai. Martin ez zegoen ez batarekin ez bestearekin, eta gainera apustua ez zitzaion gustatzen, eta Ameriketako kasinoak ere ez ditu gogoko izan. Horren kontura errainarekin ere eztabaidak izan ditu, berari kasinoak gustatu egiten zaizkiolako. Herrian, Beltzaren aldeko talde ugariagoa zen, eta hori dela eta pena zuen Iharragatik, baina hala ere Martin neutral geratu zen. Iharra eta Beltza entrenatzen hasi ziren, Iharra aitonarekin, eta Beltza beste batekin. Iharra soka-saltoan egiten zuen asko, eta Beltzak adar batetik besoz gora eta behera. Martinek arretaz jarraitzen zituen bataren eta bestearen saioak, baina azkenean bi entrenatzaileek saio horietara ez azaltzeko esan zioten, aitonak ironiaz baina. Horren haritik, Old Martinek ironiak inoiz ez dituela ulertu dio, eta errainarekin horren inguruan izandako gaizki ulertzeak (etxeko pastelak jaten dituen xaguari buruz) kontatzen ditu. Saioetara azaltzea debekatuta, urrutitik saioan egiten ziren harriaren kolpeak zenbatzen ikasi zuen, eta Beltzak Iharrari aurrea hartzen ziola jakin zuen bost minutuko saioan. Aitonak susmo txarra hartu eta Martinen kontaketa eragozteko, beste harri batekin kolpeak ematen jarri zuen beste gazte batek. Ez zion, ordea, zelatatzeari utzi, eta gauez inguru horietan egoten jarraitu zuen, besterik gabe gustura egoten zelako horrela, Ameriketari buruz pentsatzen. Egun batean, ordea, aitona (Iharraren entrenatzailea) eta beste entrenatzailea (Beltzarena) entzun zituen paraje horretan eta horrela jakin zuen nola apustua saldua zegoela: jende gehiena Beltzaren alde izanda, Iharrak irabazteko trikimailuak egin zituzten, bezperan janari pila janaraziz Beltzari eta sexua emango zion neska batekin hitz eginda, entrenatzailea gerrikoa behar bain gorago jarriko zion gainera Beltzari; gainera, Iharra ez zebilen urruti Beltza gailentzetik: Beltzak altxaldi gehiago egiten zituen hasieran, baina gero azkenean Iharrak gehiago egiten zituen. Hori adituta, Martini trikimailua lagunei esateko asmoa sortu zitzaion, baina Beltzaren errakzioaren beldurrez zegoen, eta azkenean akaso okerrago izango zela; herriak beragatik esango zutenaz ere beldur zen. Baina burutazio horietan zegoela, Ameriketara joateko bidaia ordaintzeko behar zen dirua irabazteko aukera aparta zela bururatu zitzaion, eta halaxe egin zuen: ahal zuen diru gehiena Iharraren alde jarri zuen. Apustu egunean, milaka pertsona bildu ziren herrian desafioa ikusteko, eta Martinek aurrez zekien bezala joan ziren gauzak: Beltzak aurrea hartu zion lehen txandan Iharrari baina gero lehertu egin zen, jende gehiena bere alde egon arren. Beltzak negarrez bukatu zuen, eta beste batzuek ere bai diru asko galdu zutelako. Handik hiru hilabetera, Martinek artean haserre zeuden bi lagunei agur esan eta Ameriketara abiatu zen. Pena sentitzen du orain bizitzan zehar lagunei kontatu ezin izana benetan zer gertatu zen, agian horregatik egon dira-eta haserreturik bizitza osoan. Bitartean Kathleen errainarekin haserre jarraitzen du berak, ziur dagoelako istorio hori Jimmyri kontatzen ere eliokeela utziko.

1187 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.