Alferrek lanik ez egiteko aitzakia gisa lan asko dutela esan ohi dutela adierazteko. Sinonimoak alferra beti lantsu

Beti iparralderantz Jon Arretxe idazleak 2014an plazaratu zuen gazteentzako eleberria da.
LABURPENA
1. kapitulua
Drissa dut izena. Nire herria Kayes, eta Malin dago, Senegaldik oso hurbil. Nire herritik Senegal izena duen ibaia pasatzen da baita ere. Bero handia egiten du han. Guraso eta anai-arrebekin ibaira joaten ginen, ur jauzien azpian egotera eta gero baobad izena duen zuhaitz handi baten inguruan jartzen ginen. Zuhaitzak gure arbasoen izpirituak zituela esaten zuen amak, guk enborra besarkaturik poztu egiten zirenak. Ur jauzian jolasean eta norgehiagoka ibiltzen ginen igerina, ni aitarekin. Nik irabazi ala ez, gero beti izozkiak erosten zizkigun. Aita eskuzabala zen, etxean telebista genuen eta auzokoak gonbidatzen zituen telebista ikustera. Baina egun batean aitak lana galdu eta gauzak aldatu ziren. Amak ideia izan zuen; flash motako izozkiak egingo zituen berak ere, eta saldu. Diru dezente irabazi genuen, baino bolada batez baino ez zuen iraun horrek. Gero telebista saldu genuen eta horren dirua ere bukatu. Aitak lanera kanpora joan behar zuela erabaki zuen. Europara. Nik berarekin joan nahi nuen, baina ez zela posible esan zidan. Dirua bidaliko zigula esan zigun. Penatuta joan ginen ohera. Esnatzerakoan, aita ja ez zegoen gurekin.
2. kapitulua
Amak beti esaten zigun aita laster itzuliko zela, baina egunak pasatzen ziren haren berririk izan gabe. Ni etxean egindako izozkiak egiten hasi nintzen, bizikletaz. Oihuka esaten nuen jende artean izozkiak saltzen nituela, inguruko hizkuntza guztietan. Denak saltzen nituen. Gero Senegal ibaian bainatzen nintzen, imajinatuz aitarekin lasterketa egiten nuela. Amak ere ln egiten zuen, soroetan, garraioan, garbiketan. Anai-arrebak eskolara joaten ziren. Izan genuen azkenean aitaren berririk, amaren lagun batek uzten zigun ordenagailuaren bitartez, nola Aljeriara, Marokora eta azkenean Europara iristea lortu zuen jakin genuen. Arrantzan lanean hasi zen, eta dirua bidaltzen hasi zen. Argazki bat ere bildali zigun. Baino gero bapatean aitak utzi egin zion mezuak bidaltzeari.
LANEAN: 20 orrialde 153TIK EGINAK
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.