Berrinportazioa aurrez beste herrialde batera esportatutako ondasun edo produktu bat jatorriko herrialdera itzultzea, gehienetan produktu horiek akatsak izan, garraioa garaiz iritsi ez, ordainketarekin arazoak izatea edo antzeko ezusteko arrazoiengatik. Itzulketa horiek berrinportazio izendatu ahal izateko, inongo eraldaketa edo konponketarik gabe itzuli behar dira eta epe mugatu baten barruan. Azken baldintza horiek betez, berrinportazioek ez dituzte arantzelak ordaindu behar, eta horixe da, hain zuzen, berrinportazioaren definizioaren funtsa, jatorriko herrialdera itzultzen diren salgaiak zergak noiz ez dituzten ordaindu behar zehaztea.
Testuinguru batzuetan, berrinportazio terminoa eraldatuta itzultzen diren produktuak izendatzeko ere erabiltzen da, aurreko definizioan ez bezala, hala nola petrolioa findu gabe esportatu eta erregai moduan itzultzen denean jatorriko herrialdera.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Arantzelak (muga-zergak)Arantzelak, muga-zergak, aduana-zergak edo aduna-eskubideak herrialde batek gehienetanbeste herrialde batetik egindako salgaien inportazioei eta batzuetan baita ere esportazioei ezartzen dizkien tributuak dira. Bi motako arantzelak bereizten dira: balio…
Aduana-batasunaAduana-batasuna herrialde batzuek adosten duten aduana-politika komuna da, beraien artean garatzen den merkataritzarako arantzelak ezabatuz, eta hirugarren herrialdeekiko arantzel komunak adostuz. Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, unión aduanera. Ikus, gainera…
AduanakAduana inportatu edo esportatu egiten diren salgaiak kontrolatu eta ikuskatu eta horretarako tramite edo izapideak egiteko tokia da, biltegiak nahiz bulegoak biltzen dituena. Ikus, gainera Arantzelak