Berrindustrializazioa eskualde edo herrialde batean industria sektorea suspertu eta handitzea da, bereziki erakunde publikoetatik egiten diren finantza, trebakuntza eta dinamizazio-politiken bitartez, hala nola industrialdeak eta azpiegiturak eraikiz, nazioarteko merkatuetarako sareak osatzen lagunduz diplomaziaren bitartez eta inbertsioak egiteko finantzazioan lagunduz. Batzuetan industria birmoldaketaren bitartez edo horren ondorioz gertatzen da, lehiakorrak ez diren industria zaharkituak balio erantsi handiagoko industria aurreratuekin ordeztuz.
Berrindustrializaziorako politikak ohikoak dira desindustrializazioa edo industriaren gainbehera jasaten ari diren eskualdeetan, baino bestelako arrazoiak egon daiteke ahalegin horien atzean, hala nola produktu industrialetan autarkia maila batera heltzea edota merkataritza-balantza hobetzea.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, reindustrialization; gaztelaniaz, reindustrialización.
Ikus, gainera
Artikulu hau honela aipatu: Sarasola, Josemari, "Berrindustrializazioa";
Gizapedian, 17 maiatza, 2020,
/berrindustrializazioa/.
Loturiko artikuluak
Industria jardueraIndustria-jarduera edo jarduera industriala esamoldeak bi adiera desberdin ditu: alde batetik, industria jarduera industria-sektorea deitzen den adar edo sailetako bakoitza da, non antzeko ezaugarriak dituzten ekoizpen-prozesuak biltzen diren,…
Eraldaketa-industriaHiztegian, eraldaketa hitzaren esanahi orokor eta arruntari buruz jakin dezakezu. Eraldaketa-industria, eraldatze-industria edo industria eraldatzailea, lehengaiak edo beste industrietan ekoitzitako material eta osagaiak landuz produktu berriak ekoizten dituen…
Industria-birmoldaketa (industria-berregituratzea)Industria-birmoldaketa edo errekonbertsio industriala, batzuetan industria berregituratzea edo industria-berregituraketa ere deitua, eskualde batean gertatzen den industria gainbeheraren ondorioz eta horri aurre egiteko, administrazio publikoetatik industria-sektore berriak sustatu eta…