Bergarako besarkada, Bergarako hitzarmena edo Bergarako ituna Lehen Karlistaldian Espartero jeneral liberalaren eta Maroto jeneral karlistaren artean 1839ko abuztuaren 31an adosturiko bake hitzarmena izan zen, bi jeneralen arteko besarkada batez irudikatu zena. Bake hitzarmena bi egun lehenago sinatu zen Oñatin Espartero jeneral beraren eta Maroto jeneralaren ordezkarien artean. Bake hitzarmenak amaiera eman zion Lehen Karlistaldiko Ipar Fronteko borrokari, eta horren arabera Esparterok Espainiako Gorteetan euskal eta nafar foruen defentsa egingo zuen,  karlistek armak entregatuko zituzten eta gudari karlisten enplegu eta kargu aitortuko ziren. Karlista batzuek ez zuten hitzarmena onartu: Karlos printzeak Frantziara ihes egin zuen jarraitzaile batzuekin eta beste tropa karlista batzuk borrokan jarraitu zuten Espainian, 1840 urtera arte.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
 
 
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
 
 
Bake ArmatuaBake Armatua Europan 1971tik Lehen Mundu Gerra hasi bitartean nagusitu zen tentsio beliko biziko aldia izan zen, Europako potentzien nazionalismoak eta Afrika nahiz Asiarako irrika inperialistak sorrarazitakoa. Frantzia,…