Bereterretxen khantoria (Haltzak ez du bihotzik)


KategoriakAbestiak

Bereterretxen khantoria Zuberoako XV. mendeko eresi kantu herrikoia da, Bereterretx zaldun agramondarraren hilketari buruzkoa, beaumontar Leringo kondearen eskutik, Nafarroako Erresumako borroken testuinguruan. Kantuak gordintasun eta atsekabe handiz kontatzen du nola Leringo kondeak bere gudariekin Bereterretxen etxera joan ziren; Bereterretxek leihora atera eta guztiz inguratuta zegoela ikusita abelgorriak eskaini zizkion Leringo kondeari bere biziaren trukean; kondeak ateratzeko esan zion, etxera laster itzuli ahalko zuela hitz emanez; Bereterretxek amari atorra esaktu eta etxetik ateratzen da, baina kondeak  bere hitza jan eta preso hartzen du, inguruko Ezpeldoi etxean zuhaitz bati lotu eta han erailtzeko. Marisantz, Bereterretxen ama,  korrika doa kondearen etxera bere semeaz galdezka baina han semearen heriotzaren berri ematen diote. Bitartean, Ezpeldoiko alaba Margaritak aurkitzen du zaldunaren gorpua.

Haltzak ez dü bihotzik,
Ez gaztanberak hezürrik.
Ez nian uste erraiten ziela aitunen semek gezurrik.

Andozeko ibarra,
Ala zer ibar lüzia!
Hiruretan ebaki zaitan armarik gabe bihotza.

Bereterretxek oheti
Neskatuari eztiki:
«Abil, eta so egin ezan gizonik denez ageri».

Neskatuak ber'hala,
Ikusi zian bezala
Hiru dozena bazabiltzala borta batetik bestila.

Bereterretxek leihoti
Jaun Kuntiari goraintzi:
Ehun behi bazereitzola, beren zezena ondoti.

Jaun Kuntiak ber'hala,
Traidore batek bezala:
«Bereterrex, haigü bortala: ützüliren hiz berhala».

«Ama, indazüt atorra
Mentüraz sekulakoa!
Bizi denak oroit ükenen dü Bazko gai-erdi ondua!

Heltü nintzan Ligira,
Buneta erori lürrera,
Buneta erori lürrera eta eskurik ezin behera.

Heltü nintzan Ezpeldoira,
Han haritx bati esteki,
Han haritx bati esteki eta bizia zeitan idoki.

Marisantzen lasterra
Bost mendietan behera!
Bi belainez herrestan sartü da Lakarri-Büstanobila.

«Büstanobi gaztia,
Ene anaie maitia,
Hitzaz onik ez balinbada, ene semea joan da».

«Arreba, hago ixilik!
Ez otoi egin nigarrik
Hire semea bizi bada, Mauliala dün joanik.

Marisantzen lasterra
Jaun Kuntiaren bortala!
«Ai, ei, eta, jauna, nun düzie ene seme galanta?»

«Hik bahiena semerik
Bereterretxez besterik?
Ezpeldoi altian dün hilik; habil, eraikan bizirik...»

Ezpeldoiko jenteak,
Ala sendimentü gabeak!
Hila hain hüllan üken-eta deüsere ez zakienak!

Ezpeldoiko alaba
Margarita deitzen da:
Bereterretxen odoletik ahürka biltzen ari da.

Ezpeldoiko bukata,
Ala bukata ederra!
Bereterretxen atorretarik hirur dozena ümen da.

371 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.