Ez nahastu Oinarrizko Legearekin. Espainiako ordenamendu juridikoan, Oinarrien Legeak Konstituzioak bere 82. artikuluan aurreikusi eta arautzen duen legeak sortu eta plazaratzeko prozedura da, zeinaren arabera Gorte Orokorrek Gobernuari…
Berenguer jeneralaren Diktablanda Borboien Berrezarkuntzaren baitan (1874-1931) eta Primo de Riveraren diktaduraren ondoren (1923-1930), Alfonso XIII. erregealdian zehar eta Espainiako Bigarren Errepublikara bitarteko 15 hilabeteko aldi politikoa izan zen, 1930eko urtarriletik 1931ko apirilera arte, monarkiaren eraispenarekin eta errepublikaren aldarrikapenarekin bukatu zena. Izena dictadura gaztelaniazko hitzarekin egindako hitz-jokoa da, dura, "gogorra", blanda hitzarekin, "biguna" , ordeztuz, aldi politiko hori diktadura bigun eta eskasa izan zela adierazteko, Primo de Riveraren diktadura gogorraren aldean.
1930eko urtarrilean Primo de Rivera jeneralak dimisioa aurkeztu zion Alfonso XIII.a erregeari, Espainian diktaduraren eta monarkiaren aurka eta errepublikaren alde zabaltzen ari zen oposizio errepublikazalea ikusita. Erregeak orduan Berenguer jenerala izendatu zuen gobernuko presidente, diktaduraren eta monarkiaren erregimen politikoa nola edo hala bideratu eta iraunarazteko. Hala ere, erregimenak sostenguak galtzen jarraitu zuen eta errepublikaren aldeko mugimendua gero eta biziagoa zen. 1930eko abuztuan, Donostiako Ituna gauzatu zen, non indar politiko errepublikazaleak errepublika ezartzeko estrategia adostu zuten. Eliza Katolikoa zen erregimenaren sostengu inkondizionala zuen bakarra. Ejerzitoan ere anitz ziren monarkiaren aurka eta errepublikaren aldekoak. Hain zuzen, 1930eko abenduan militarren altxamendua izan zen Jakan, azkenean porrot egin eta altxatutako militarren buruzagiekin fusilamenduarekin bukatu zena, baina Errepublikaren aldarrikapenaren premia areagotu zuena gobernuaren aurkako oposizio politikoaren baitan. Giro horretan, Berenguer jeneralak 1931eko martxorako hauteskunde eratzaileak deitu zituen, 1876ko Konstituzioak aurreikusten zuen legebiltzar bat eratu eta monarkia legitimatu nahian, baina indar politiko gehienak aurka agertu eta hauteskunde horiek bertan behera geratu ziren. Porrotaren aurrean, erregeak beste presidente bat izendatu zuen berenguer jeneralaren ordez, Juan Bautista Aznar almirantea, 1931eko apirilaren 1rako udal hauteskundeak deitu zituena, baino oposizio errepublikazalea plebiszitutzat hartu zituena. Hauteskunde horietan izandako errepublikazaleen garaipen erabatekoa ikusita, indar errepublikazale horiek Espainiako Bigarren Errepublika aldarrikatu zuten, horrekin batera monarkiaren erregimenaren amaiera ekarriz (Alfonso XIII.ak ihes egin zuen atzerrira), diktablanda izeneko gobernuarekin batera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.