Bereizgarri psikologikoak edo nortasunaren bereizgarriak, nortasunaren ezaugarri edo ezaugarri psikologikoak ere deituak, pertsonak eta haien jokabideak elkarren artean desberdintzeko baliatzen diren kategoriak eta ezaugarriak dira, hala nola lotsati, alper, alai, serio, ..., giza nortasuna eratzen dutenak eta nolakoak garen eta nola jokatzen dugun modu iraunkorrean eragiten dutenak. Jokabide jakinak garatzeko joerak direla ere esan daiteke, eta beraz jokabide horiek aurreikusteko erabil daitezke: pertsona bat alperra dela esaten dugunean, lan bat egiten motela izango dela aurreikusten dugu. Pertsona bati bereizgarri psikologiko bat atxikitzen zaionean, ezaugarri hori beste pertsonetan baino nabariagoa dela esaten dugu; hau da, denok gara gutxi gorabehera lotsati, baina lotsatiaren bereizgarria atxikitzean, besteak baino lotsatiagoak garela, edo lotsati izateak bereziki eragiten gaituela esan nahi dugu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, psychological traits, personality traits; gaztelaniz, rasgos psicológicos, rasgos de personalidad.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Nortasun-ezaugarrien teoria (Hans Eysenck)Nortasun-ezaugarrien teoria Hans Eysenck (1916-1997) alemaniar-britaniar psikologoak garatu zuen nortasunaren teoria da. Eysencken teoriak bereganatu egiten du subjektu baten nortasuna bereizgarri, ezaugarri edo dimentsioek definitzen dutela baieztatzen duen…
Nortasun psikologikoaPsikologian, giza nortasuna pertsona baten bereizgarri psikologiko iraunkorren multzoa da, tenperamentu batetik abiatuz eta aiurria osatuz, pertsona horren sentimenduak eta besteekin harremanak izateko modua eragiten duena. Pertsonak euren…
Profil psikologikoakProfil psikologikoak edo profil psikografikoak pertsonak euren izaeraren, nortasunaren, jarreraren, jokabidearen eta trebetasunen arabera sailkatzeko erabiltzen diren kategoriak dira, nolabait pertsona ereduak, bereizgarri psikologikoen multzo bat zehaztuz. Profil…