Zuzenbidean, sistema juridikoa herrialde edo eskualde batean indarrean dauden arau juridikoen multzoa, ordenamendu juridikoa alegia, haiek garatu eta aplikatu egiten dituzten erakunde eta prozedurekin batera. Halaber, sistema juridikoak…
Berdintasun juridikoa, legearen aurreko berdintasuna, legezko berdintasuna edo legeari buruzko berdintasuna pertsona guztiak, sexu, jatorri, ideologia, erlijio edo beste edonolako arrazoiei erreparatu gabe, ordenamendu juridikoaren aurrean berdinak direla eta legeak berdintasunez aplikatu behar zaizkiela ezartzen duen printzipio juridikoa da, egoera berean tratu bera emanez eta beraz pribilegio eta diskriminazio oro baztertuz. Giza eskubideen aldarrikapenean jasotzen den lehen eskubidetik eratortzen da, non pertsona guztiak berdinak diren aipatzen den, eta gizarte demokratikoetako printzipio nagusia da.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.