Soziologian, berdinkideak edo parekoak interes, iritzi, sinesmen, balore, kultura edo mailako sozioekonomiko berdina partekatzen dituzten gertuko kideen taldea dira, subjektuarekin harreman estuak dituztenak eta beraz beraiengandik, beraiekin zein beraiengana emozioak sorrarazten dituena. Berdinkideak izaten dira lagunak, gelakideak, elkarte bateko kideak. Tamainaren arabera, klika edo talde txiki informalak izan daitezke (ikasgela bateko gertuko gelakideen taldetxoa), edota talde handiagoak (gela osoa). Berdinkideen artean gertatzen den fenomeno soziologiko nabarietakoa berdinkideen presioa da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, peer group; gaztelaniaz, grupo de pares.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Erreferentzia-ideiakErreferentzia-ideiak, erreferentziazko ideiak, deliriozko ideiak ere deituak, inguruan gertatzen diren gertakariek norberarekin loturik edo norberari zuzendurik daudelako pentsamenduak orokorrean negatiboak dira, lotura horiek erabat faltsuak edo kointzidentzia hutsak direnean.…
Lehen eta bigarren mailako taldeak (soziologia)Soziologian, lehen mailako taldea pertsona baten inguruko zirkulu intimoan biltzen den pertsona taldea da, hala nola familia eta lagunak. Lehen mailako talde bateko harremanak konfiantzan eta elkartasunean oinarritzen…
Erreferentzia-taldeakSoziologian eta marketinean, erreferentzia-taldeak edo erreferentziazko taldeak pertsonek euren jarrera eta iritziak eratu, aspirazioak taxutu eta portaerak garatzerakoan identifikatu edo konparatzeko hartzen dituen taldeak dira, haien jarrera, iritzi…