Berdabioko semea (Trabukoren semea)


KategoriakAbestiak

Berdabioko semea, Trabukoren kanta izenez ere ezaguna, Goizuetan XVIII. mendean izandako gertakariei buruzko bertso sorta eta abestia da, egile ezezaguna duena baina herri horretan eta inguruetan antzinako herri tradizioan sustraitua. Abestiak gertakariak eguztiz argitzen ez dituen arren, istorioaren hari nagusia ezaguna da. Agidanez, Berdabio etxean bizi zen gizon batek txanpon faltsuak egiten zituen; Trabuko izeneko beste gizon batek, hark ere delitu larrien egileak, horren berri izan eta Berdabioko gizona salatu zuen; Berdabioko gizonak kartzelan bukatu zuen. Bertsoko hitzak Berdabioko gizonaren ahotik daude idatzirik, eta haietan  Berdabioko gizonak gogor gaitzesten du Trabuko egindako salaketa eta bere zoritxarraz kexatzen da. Egun, bertsoak oso ezaguna kdira Euskal Herri osoan, bereziki Mikel Laboa abeslariak kantatu zuen bertsioan.

Abestiaren  hitzak (letra)

Goizuetan bada gizon bat
deritzen zaio "Trabuko"
hitzak ederrak bihotza faltso
sekula etzaio paltako
egin dituen dilijentziak
berari zaizko damuko.

Ongi, ongi oroitu hadi
zer egin huen Elaman.
Difuntu horrek izatu balu
jarraikilerik Lesakan
orain baino lehen egongo hintzan
ni orain nagoen atakan.

Nere andreak ekarri zuen
Aranaztikan dotea,
hobe zukean ikusi ez balu
Berdabioko atea,
orain etzuen hark idukiko
dadukan pesalonbrea.

Nere buruaz ez naiz oroitzen
zeren ez naizen bakarra
hazitzekoak hor uzten ditut
bi seme ta hiru alaba
Jaun zerukoak adi dezala
horien amaren negarra.

299 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.