Hizkuntzalaritzan, berbategi hitza adiera desberdinekin erabiltzen den terminoa da:
- Pertsona batek hizkuntza batean darabiltzan hitzen multzoa da. Glotodidaktikan, pertsona baten berbategiaren tamainak eta hedadurak hizkuntza zenbateraino menderatzen duen adierazten du.
- Hizkuntza bateko hitzen edonolako multzo bat da, bereziki asko erabiltzen dena.
- Arlo jakin batean erabiltzen diren hitz-multzoa ere bada; adibidez, zuzenbidearen berbategia edo enpresaren berbategia.
Maiz berbategi eta hiztegi terminoak nahasten dira, baino berbategia zerrenda hutsa den bitartean, hiztegiak definizioak edo itzulpenak barnehartzen ditu.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, vocabulary; gaztelaniaz, vocabulario.
Loturiko artikuluak
Inflexioa, flexioa (hizkuntzalaritza)Hizkuntzalaritza, inflexioa edo flexioa hitz bati egiten zaion aldaketa da, maiz bukaeran (hala nola, euskaraz), besteak beste hitzari dagokion numeroa, generoa eta kasua bereizteko, orokorrean modu konplexu batean.…
Normalizazioa, normalkuntza (hizkuntza)Hizkuntza-normalizazioa edo hizkuntza-normalkuntza hizkuntza baten arau estandarra (adibidez, euskara batua, euskararen kasuan) eratu (estandarizazioa, normatibizazioa) eta hizkuntzak bere eremuko arlo sozialetan erabilera orokor eta zabala eskuratzeko prozesu, erabaki…
Hizkuntza naturalakHizkuntza naturalak gizakiok gure arteko komunikazioan egunerokoan darabilzkigun hizkuntzak dira, batzuetan jaiotzatik ama hizkuntza gisa ikasi eta era espontaneoan erabiltzen direnak, hiztunen komunitate baten baitan, garapen historikoa eta…