Diskurtso edo teoria bati buruz, koherentzia dagoela edo diskurtsoa (edo dena delakoa) koherentea dela esaten da, diskurtsoa osatzen duten adierazpenak logikoki loturik eta erlazionaturik daudenean, adierazi nahi denarekin…

Benetakotasuna, autentizitatea edo autentizidadea bere jokabidea instituzio sozial eta kulturalen mendean ez dauden jokabide, pentsamendu eta sentimenduak dituen subjektuaren ezaugarria da, subjektua bera edo bere sorkuntza erabateko orijinaltasun edo jatortasunez azaleratzen direnean, izan eta egiteko berezko moduaren arabera. Ildo horretatik, benetakotasuna existentzialismoaren ardatz nagusietako bat da, gizabanakoak heldu beharreko xede gisa, bere existentzia askatasun osoz garatzeko oztopo eta muga sozial guztiak baztertuz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.