Aretoko politika edo saloiko politika politikariek eta bestelako eragileek euren artean modu pribatuan izaten duten jarduna da, instituzio politikoetatik kanpo baina haietako erabakiak osatu, adostu eta finkatzeko asmoarekin.…
Belizismoa beste nazio edo herrialde batzuk gerraz mehatxatu edo gerraren bitartez erasotzeko estatu-politika da, gehienetan horretara bideratutako ideologia eta diskurtso baten zabalkuntzarekin batera. Kanpo politiken alorrean, espantsionismoarekin etaa interbentzionismoarekin estu loturik dago, baino barne politikaren alorreko zioak ere izan ditzake, hala nola nazionalismoa, populismoa eta militarismoa sustatu eta, kanpoko mehatxuen aitzakiarekin, diktadura edo autokrazia indartzea. Belizismoaren aurkako ideologia eta politika pazifismo edo bakezaletasuna da, nahiz eta belizistak beraiek argudiatu gerra dela bakea defendatzeko modu egokiena, maiz si vis pacem, para bellum aforismoa erabiliz ("bakea nahi baduzu, prestatu gerrarako").
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.