Beldur eszenikoa


KategoriakPsikologia

Beldur eszenikoa edo izu eszenikoa persona batek publiko baten aurrean agertu, hitz egin edo beste jarduera bat egiteko beldurra da, orokorrean pertsona guztiz blokeaturik uzten duena, publikoan burutu behar zuen jarduna ezin beterik, eta antsietatea, estresa, lotsa eta bestelako sentimenduak eragiten dituena. Fobia sozialen sailean jasotzen da eta gutxiagotasun-konplexuaren ondorioa da, esperientzia faltarekin eta aldez aurretik izandako esperientzia negatiboekin batera . Izena eszena hitzetik dator, musikariek, abeslariek eta aktoreek publiko aurrean sentitzen duten egonezinaren hedaduraz. Zehatzago, alderdi hauek biltzen ditu beldur eszenikoak: beste pertsonek begiratua izateko beldurra, beste pertsonen aurrean hitz egiteko beldurra, ezer esan gabe edo zentzugabekeriak esateko beldurra, beldur eszenikoa bera agertzeko beldurra, beste pertsonek kritikatua izateko beldurra, beste pertsonen kritikak jasotzeko beldurra eta bere aldetik espero dena ez betetzeko beldurra.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, stage fright; gaztelaniaz, miedo escénico, pánico escénico.

Erreferentziak

225 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.