Ekonomian, urte arteko aldaketa-tasak edo urte arteko aldakuntza-tasak aldagai batek urte bateko data batetik hurrengo urteko data berera izan duen hazkunde tasa adierazten du, portzentaje gisa adierazita. [latexpage]…
Belaunaldi-arrakala edo belaunaldien arteko arrakala gizarte batean belaunaldien artean dauden alde edo diferentzien multzoa da. Arlo kulturalean, belaunaldi batetik bestera dauden jarrera, iritzi edo jokabide desberdinak biltzen ditu. Arlo sozioekonomikoan berriz, belaunaldien artean dauden desparekotasun ekonomiko eta sozialekin dago erlazionaturik.
Belaunaldi-arrakala kulturala gizarte berrikuntza eta aldaketa kulturala adierazten du, maizenik belaunaldi gazteek bereganatzen duten akulturazio prozesu baten ondorioz. Batzuetan, belaunaldi zaharretako kultura transmisioaren galtzearekin batera ere gertatzen da. Arlo sozioekonomikoan berriz, krisi ekonomiko eta sozialekin dago loturik, gizarterak belaunaldi gazteei aukera ekonomikoak eta sozialak emateko gai ez denean, gazteak izaten baitira, gizartean integrazio-prozesuan daudelarik, krisi garaietan ateak ixten zaizkien lehenak.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, generation gap; gaztelaniaz, brecha generacional.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.