Segregazionismoa herritarrak euren ezaugarri sexual, arrazazko, etniko, erlijioso edo politikoen arabera bereizten dituen politika da, aparte jartzen diren gizatalde eta kolektibo horiek baztertuz, haien integrazio soziala eragotziz, eta bizitza…

Beganismoa animalien esplotazioa eta krudelkeria baztertzea helburua duen filosofia eta bizimodua da, izan jateko, janzteko edo bestelako produktuak eskuratzeko, lanerako, esperimentaziorako edo aisialdi edo ikuskizunetarako, gizakien, animalien eta ingurumenerako ongizaterako bestelako aukeren garapena eta erabilera ere sustatzen dituena. Elikadurara mugatuz, animaliengandik datorren elikagai oro, gizakiaren esnea ezik, baztertzen duen dietaren aldeko jarrera eta horren jarraipena da. Beganismoa praktikatzen duten pertsonak, animaliak esplotatu eta haiei kalterik egin gabe bizi direnak alegiak, beganoak direla esaten da.
Beganismoari bere izenari eman ziona 1944 Britainia Handian sortutako The Vegan Society izan zen, Donald Watson (1905-, bere emaztearen eta beste bost kideren eskutik. Egun, munduan milioika pertsona dira dieta eta bizimodu begano bati jarraitzen diotenak; filosofia, bizimodua eta dieta izateaz gainera, gaur egun gizarte mugimendu zabala da. Hala ere, historian izan dira, beganismo izena sortu baino lehen, beganismoaren printzipioei jarraitu dieten mugimenduak; adibidez, jainismoaren jarraitzaileek animaliei kalte egitea baztertzen zuten guztiz.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.