Bedia


KategoriakEuskal Herria

Bedia Bizkaiko barrualdeko udalerri txikia da, Arratia eskualdean eta Ibaizabal ibaiaren ertzetan. Mugakide ditu Galdakao, Usansolo, Lemoa, Igorre eta Zeberio. 1.ooo biztanle inguru ditu. XI. mendean sortutako herria da, garai hartako oinetxe zenbait bilduz. 1858 urtean elizate titulua eman zitzaion. Herriguneaz gainera, Asteitza, Barroeta, Bidekoetxe, Elexalde, Eroso-Ugarte, Ibarra, Murtatza eta Utxarain auzoak barne hartzen ditu. 1742an eraikitako San Joan Bataiatzailearen eliza, estilo barrokokoa, aipatu behar da ondare kultural moduan. Espainiako trantsizioaz geroztik EAJ alderdia izan da beti nagusi bertako udal hauteskundeetan.

Bedia abizena ere bada, Bedia toponimotik eratorria, bedar edo belar etimologia duena, belar-tokia edo belardi adierazteko.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.